Archive for Azaroa 24th, 2009
Mesedez honako inkesta bete ;-)
Posted by Jon Bustillo on Azaroak 24 (2009)
Urtero egiten dugun bezala, zuen iritzia jakin nahi dugu eta horretarako honako galdetegia prestatu dugu:
Posted in Inkesta | Utzi erantzun bat »
Aurkezpena egiteko jakinbeharrekoak
Posted by Jon Bustillo on Azaroak 24 (2009)
Aurkezpenaren helburua zuen esperientzia nolakoa izan den klasekideekin partekatzea da. Hauek gela aruntetan izango dira eta klasekide guztien aurrean egin beharrekoa da. Honetarako bi egun ditugu, azaroak 30a eta abenduak 1a. Aurkezpena egiteko, Power Point txiki bat egitea komenigarria da. Baita beste edozein bitarteko grafikoa izan daiteke.
Lehenengo egunean honako taldeak aritu beharko dira:
Bigarren egunean honako hauek:
Xabi Baraja & Unai Arberas Miren Acedo & Ander Fernandez Maitane Arrausi & Alba Fernandez Javi Olza & Gorka Emazabel Eider SaraguetaAlazne Ruiz Xabi Prieto Lorena Orozko & Ion Kamio
Iosune Artolazabal Eneritz Arantzamendi Ekhi Arrieta & Joseba Saez de Asteasu Ander Cenitagoya & Egoitz Angoitia Amaia Urzain & Jone Celayeta Jaione Uriarte & Ander Marquinez Sergio Gonzalo & Ohiane Gonzalez
Aurkezpenean, bloga zertaz doan erakusteaz gain, honako galderei erantzun behar zaie:
- Zein da zure lanak egiteko aukeratu duzun ikastetxea? Honen deskribapen txikia
- Norekin hitz egin duzu ikastetxean?
- Nolako harrera egin dizute ikastetxean?
- Nolakoa izan den ikastetxera joatearen esperientzia? Nola baloratzen duzu?
- Zein da egiten ari zaren blogaren helburua?
- Zeintzuk dira irudikatzen dituzun hartzaileak? Norentzat egiten dituzu ekarpenak blogean?
- Irakaslearen perfilaren deskribapena (adina, sexua, ikasgaia, gaitasun digitala, erabiltzen ditu ordenagailuak,…)
- Ikasleen deskribapena (adina, kopurua, ezaugarriak,…)
Azkenik, egindako aurkezpenak mesedez posta elektronikoz bidali zuen izen abizenekin bat.
Posted in Aurkezpena | Laburpen hitzak: Aurkezpena | Utzi erantzun bat »






