Hezkuntzari bideratutako teknologia berriak

Gasteizko Magisteritza Eskolan

Ebaluazioa

Ebaluazio Taula

Akreditazioa (ikasgaia gainditzeko): bakarka

Hasierako bitartekoak menperatzea ezinbestekoa da ikasgaia gainditzeko, horretarako bakoitzaren inguruan “erakutsi beharrekoak” definitu beharko dituzue. Hau da, zuek zer eskatuko zenukete baieztatzeko beste pertsona batek bitarteko horiek menperatzen duela. Modu berean hauekin klasean haurrekin ze erabilpen eman ahal zaion azaldu behar da.

  • Voki
  • Pixton
  • Glogster
  • Dipity
  • Screenr
  • Google Site
  • Scratch

Mesedez, zer jarri behar den ez galdetu, bakoitzak pentsatu behar du zerk ziurtatzen du bitarteko bakoitzaren erabilpena.

Hauek eginda dituzuenean niregana jo beharko duzue hor jarritakoa egiteko gai zaretela erakusteko.

Oso Ongi (taldeka egin beharrekoa):

Nota hau eskuratzeko, ikasgai honen inguruko Google Site bat eta Twitter sare profesional bat garatu behar duzue. Hemen ere ez dago inolako gidarik eta espero da talde bakoitzak bere originaltasuna adieraztea (estrukturan eta edukietan). Ez ahaztu sarean geratuko dela lana zuen izenekin. Beti bezala oso aukera ona da zuen Curriculum digitala garatzeko.

Atal hau hautazkoa da, beraz zuek erabaki behar duzue egitea edo ez.

Bikaintasuna (taldeka egin beharrekoa):

Hemen proiektu bereziak izango dira. Ikasgaiaren gidan hainbat proposamen egiten dira eta hortik aparte beste batzuk onartu daitezkeenak, planteatzea litzateke.

Momentuz daudenak hauek dira:

  • Jardunaldi batzuen blogunea garatu eta kudeatu
  • Erasmus inguruko informazioa biltzen duen blogunea
  • Ikasleen ikuspuntua (kartelak)
  • Bideo elkarrizketak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s