Ez presentzialak
Klasera etortzeko aukerarik ez dutenek bere eskubide osoan daude baina hori justifikatzen duen agiriren bat aurkeztu beharko dute.
Normala denez, klasera etortzen direnek egiten duten lan bera eskatuko da, horrela gelan erabilitako bitarteko guztiak maneiatzen jakin behar duzue.
Hortaz ebaluazioa egiteko garaian klasean daudenek egiten dituzten lan berak egin behar dituzue. Ziurtatzeko zuek eginak direla, bulegotik pasatu beharko zarete hura frogatzera. Lan guztiak entregatzeko azken eguna azterketa eguna izango da.






