Hezkuntzari bideratutako teknologia berriak

Gasteizko Magisteritza Eskolan

‘Bloga garatzen’ laburpen hitzak dituzten postak

Lehenego saioetan zer?

Posted by Jon Bustillo on Martxoak 17 (2010)

Lehenengo bi saioetan Blog bat nola garatzen den, nola kudeatzen den, nola argitaratzen diren ekarpenak, nola txertatzen diren irudiak, mapak, bideoak, linkak,… nola jartzen diren gehigarriak eta nola garatzen diren orrialde tinkoak… ikusiko dugu. Hau guztia egiteko “Gmail” doako posta elektroniko bat izatea komenigarra da. Gure kasuan blogger zerbitzuarekin lan egingo dugu, jakina beste aukera batzuk daudela, baina hasteko hau oso erabilgarria da.

Hasiera batean bakoitzak bere bloga garatu beharko du, hor ikasiko duzue lehen esandako guztia. Gero talde lana egiterakoan beste blog bat egingo duzue non gauzak antolatuago egongo diren. Lehenengo hau zuek erabiltzen ikasteko izango da.

Pentsatzen joan norekin osatuko duzuen lanerako egingo duzuen hirukotea, asmoa da hurrengo astearen bukaerarako hau konponduta izatea.

Inoiz ikusi duzue barrutik nola lan egiten dute Gmailen posta elektronikoek edozein tokira ailegatzeko?

Posted in Bloga | Laburpen hitzak: | Utzi erantzun bat »