
Aurretik adostu genuen bezala abenduak 15a lanak entregatzeko azken eguna zen. Bakarrik onartuko dira aurretik adostutako kasuak.
Beti bezala eta tamalez !!! batzuk azken egunean hamaika lan entregatu dituzte “presaka eta korrika”. Batzuk epez kanpo sartu dira eta beste batzuk modu ez egokian (sarean behar bezala argitaratu gabe).
Kasu honetan ez dakit nola jokatu, hau da, epez kanpo jasotako lanak onartzea edo ez eta onartzekotan ze izuna jarri. Ez zait ondo iruditzen ikasle batzuk lanak bere epean entregatzeko alegina egitea eta beste batzuek ez, gainera hasieratik entregatu beharrekoa lanak zeintzuk ziren argi eta garbi zegoenean. Nire ustez araudiak betetzeko dira.
Edozein kasutan hemen bozketa bat jarriko dut zuen iritsia jasotzeko:





