Hezkuntzari bideratutako teknologiak

Gasteizko Magisteritza Eskolan

  • Tomato Timer

  • #25N

    Genero indarkeria

  • Zuen WIX-ak (2016-17)

    Zuen WIX-ak
  • Gaitasunak

  • JEDI II

  • Blog Stats

    • 91,006 hits
  • Etiketak

  • Argitaratutakoa

Scratch & irakasle gaitasunak

Posted by Jon Bustillo on Urriak 19 (2011)

Aste honetan ikasle batzuen partetik ikusi dut Scratch dela eta ezintasuna, nagitasuna, gehiegi dela, hau informatikoentzat dela,… ez dakit nola definitu. Nire ustez jarrera kontu bat da, hau da, zerbait lehenengoan ateratzen ez denean, hura ikasi, ulertu, praktikatu, saiatu,…. baino lehen…. kritikatu inongo ikuspegirik gabe. Jarrera hau dela eta uste dut interesgarria dela honako hau azpimarratzea:

  • Punta puntako irakaskuntza prestatzen saiatzen naiz. Ez dakit hau lortzen dudan edo ez, baina klasera ekartzen ditut momentu honetan dauden jardunaldiak, ekintzak,… eta bitartekoa.
  • Scratch bitartekoarekin garatzen diren gaitasunak UNESCOk XXI. mendearako aurreikusten dituenak dira. Agian ez duzue ikusten Scratch proiektu bat garatzerakoan ze nolako gaitasunak jartzen diren (Lehen Hezkuntzakoek modu berean) martxan. Gera zaitez pentsatzen zenbat gaitasun aktibatu dituzue klasean egindako adibideekin. Argi ikusten ez baduzu eta gehiago jakiteko gogoa baduzu hurrengo irudian sakatu.
  • Holako aplikazioak haurrek garatzeko gai dira, bai !!!! 10-12 urte bitartekoek “programatzeko” ahalmena dutela esperimentatzeko aukera izan dut. Hona hemen horren adibide grafikoa (2011). Hori gutxi balitz, hemen duzue iaz Bilbon egindako Scratch Day ekitaldiaren irudiak. Aurten hemen Gasteizen ere egiteko asmoa dugu. Parte hartu nahi duzu?
  • Ze guraso nahiko lukete bere semeentzako irakasle bat 10-12 urte bitarteko haurrak programatzen dutena programatzeko gai ez dena? Ondo pentsatu erantzuna. Eta ze ikastetxe nahiko luke holako langile bat?
  • Zer da irakaskuntzara ekarriko duzuna? Ze nolako irakasle mota izan nahi duzu? Agian ez duzu hori inoiz planteatu, froga ezazu erantzunak ematen. XX: mendeko irakaslea edo XXI. mendeko irakaslea.
  • Gaur egungo irakaskuntzan “edukinak” eskuratzea ez da helburua. Edukinak gaitasunak eskuratzeko bitarteko bat besterik ez dira. Akaso zuen ikasle ibilbidean sekula ez da horrela izan, beraz agian zure erreferenteak ez dira baliagarriak datorren (indarrean) dagoen eskolarako. Legea horrela dio
  • Legean agertzen diren gaitasun orokor (ez edukinak) asko Scratcharekin lantzen badira, logikoa egiten zait bitarteko hau erabiltzea hauek garatuta dituzuen edo ez ikusteko. Programa hau erabiltzeko gai ez dena ez ditu gaitasun horiek erakusten, beraz “momentuz” iraskasle lanerako ez dagoela uste dut. (Legean agertzen diren gaitasunak ikusita)
  • Scratch bitarteko bat besterik ez da, baina horren bitartez oso inportanteak diren gaitasun asko lantzen dira. Noski, gaitasun horiek beste bitarteko batzuekin ere landu daitezkela, ez da Scratchek esklusibo duen zerbait. Hemen duzu beste aukera bat
  • Tuenti oso ondo erabiltzen duzue… eta inork ez du eskulibururik irakurri. Nola izan da posible? JAKINMINA eta “ensayo -error”. Hemen gauza bera… praktikatu, saiatu, okertu, zuzendu, galdetu,… hori da ikasteko eta gaitasunak trebatzeko bidea. Nola uste duzu egin dugula besteok?
  • Argi daukat gaitasuna duzuela, baina zenbait jarrera ez dute laguntzen hauek martxan jartzeko. Ni ezin dut zuen partez ikasi, hori zuen esku dagoen zerbait da !!!!

Nestor Alonsok egindako irudia

2 Erantzun to “Scratch & irakasle gaitasunak”

  1. ikt ikaslea said

    Klasean ikasten duguna oso interesgarria da eta ahalegin handia egiten dugu scratch eta beste programak erabiltzen ikasteko, gainera uste dut hasieran zailtasunak izatea normala dela. Beste aldetik tuentia erabiltzen baldin badakigu da izugarri erraza delako eta ezin da alderatu adibidez scratcharekin, ez du zerikusirik jakinminarekin.

  2. Mila esker zure komentaketagatik. Egia da, hasieran zailtasunak agertzea guztiz normala da.

    Bi bitarteko konparatzea ez da erraza, besteak beste, bakoitza bere helburuak betetzen dituelako. Tuenti erraza dela? Ba….. esango nizun hura zure amonari azaltzeko…. ea esperientzi horren ondoren modu berean pentsatzen duzun. Ziur nago amonarentzat errazago dela marmitako bat egitea tuentian aritzea baino. Zuretzat ere horrela da? Litekeena zuretzat kontrakoa izatea. Hortaz, “erraza – zaila” guztiz erlatiboa da.

    Nire ustez zailtasun bat agertzen denean (zuen gaitasun mailarako guztiz egingarria denean)… ahalegin gehiagorekin gainditzen da eta sarritan ikasle batzuk nahiago dute kexatzea aurrera egitea baino.

    Pozten naiz jakinminarekin zerikusirik ez izatea, jakinmin gabeko irakasleak ez dakit XXI. mendean zentzurik duten !!!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: