Hezkuntzari bideratutako teknologiak

Gasteizko Magisteritza Eskolan

  • Tomato Timer

  • #25N

    Genero indarkeria

  • Zuen WIX-ak (2016-17)

    Zuen WIX-ak
  • Gaitasunak

  • JEDI II

  • Blog Stats

    • 90,892 hits
  • Etiketak

  • Argitaratutakoa

Hasteko

Posted by Jon Bustillo on Irailak 11 (2012)

Aurten ere horrelako eredura hurbilduko gara🙂

Norbait apunte batzuk buruz ikasteagatik ikasgaia gainditzeko moduan izango dela uste bazuen… bere ikuspuntua aldatu beharko du. Gaur egun informazio jakiteak ez du inolako baliorik eta bai ordea horrekin ekintzak, proiektuak, artefaktuak, … garatzea. Ikasi “eginez” eta ez gogoratuz.

Eredu honetan, irakasle eta ikasleen rolak ondo ulertu behar dira, alde batetik, irakaslea “coach” antzeko zerbait litzateke, helburu zabalak finkatuz eta ikasleen garapenerako hainbat proposamen eginez, beti ere hauen jakin-minak kontutan izanik (jakin-minak izan behar dituzue !!!!) . Ikasleen formakuntzan irakaslea bide hori garatzen ari direnei etengabe laguntzeko prest izango da. Aldiz, ikasleek bakoitzaren garapenerako ibilbidea egiteko prest egon behar dira, hortaz lanak & ekintzak zuek egin beharreko kontu bat izanik. Irakaslearen zeregina ez da ertzain batena izango, nahiko helduak gara horrelakoetan aritzeko eta nahiago dut nire denbora lana egin eta ikasi nahi duenei eskaintzea.

Ez ahaztu…. munduko irakaslerik hobeena ere ezin izango luke zugatik ikasi !!!!!, ikastea norberak egiten duen ekintza eta inbertsio bat da. Zure aukera da.

Iturria: Collection of resources/Articles from Jackie Gerstein

Gaur egungo munduan etengabeko formakuntzan murgilduta gaude eta egun ikasten ez duzuna…. geroxeago ahalegin gehiagorekin eta denbora zein bitarteko gutxirekin zuk bakarrik egin beharko duzu. Ez galdu aukera eta etekina atera ikasgai honetan emango duzun denborari, lanean hasterakoan argi daukat asko eskertuko duzula (aurreko ikasturteetan ikasle izandakoei galdetu) ikasitako guztia.

Bidai on !!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: