Hezkuntzari bideratutako teknologiak

Gasteizko Magisteritza Eskolan

  • Tomato Timer

  • #25N

    Genero indarkeria

  • Zuen WIX-ak (2016-17)

    Zuen WIX-ak
  • Gaitasunak

  • JEDI II

  • Blog Stats

    • 91,006 hits
  • Etiketak

  • Argitaratutakoa

Honi “hezkuntza” legea deitzea ere… bada marka !!!

Posted by Jon Bustillo on Ekainak 7 (2013)

Gogorra egiten zait ikustea LOMCE legea babesten dituztenek nola tratatu nahi dituzten haurrak. Pedagogiko, Psikologiko eta Soziologikoki haurren garapena lantegi batean edozein piezarekin egiten den bezala hartzen dute. Heziketa estandarizatua eta tarteka asmatutako neurgailu (arkatza eta paperezkoak !!!) batzuekin ebaluatuta, eta argazki tinko irreal horietan ezberdinak agertzen diren piezak/haurrak sistematik kanporatuz.  Hau garatu dutenek, edozein koloretakoak direlarik, estatuko hezkuntza sistemaren zuzendaritzan izatea beldurgarria da. Antza denez, ez dago eta ez da egon behar inongo loturarik ezagutze maila eta erantzukizun mailaren artean…. adibide ederra orain hezkuntzan gauden guztiontzat, hots, ikasle, irakasle, sendiak, administrariak,…

Bestalde, egia da egun dagoen hezkuntza sistema asko duela hobetzeko. Haur hezkuntzako irakaslegoa abisatzen du eskolaratu berri diren haurrek dakarten “berezitasunez”. Lehen hezkuntzako irakaslegoa abisatzen ari da nola ikaslegoaren artean arazo duten haurren kopurua handitzen doan. Bigarren hezkuntzako irakasleek… diziplina arazo ugarien berri ematen dute,….. eta unibertsitatean gaudenon artean… oso nabaria da ikaslegoaren ikasteko gogo eza, autonomia falta, motibazio eta kreatibitate falta ….. hori bai, denek “notititis agudarekin”. Argi ikusi/ikasi dute (irakatsi diegu) hori bai dela formakuntzan balio duen bakarra (espediente madarikatuan jartzen den zenbaki irreal hori !!!). Tamalez, ebaluazioa bitarteko bat izatetik helburu bat izatera pasatu da.

Gabezi guzti horiek onartuz ere …. indarrean jarri nahi duten legea, egoera okertzera dator eta inolaz ere hobetzera. Errazago eta merkeagoa da “sasi-kalitatea” adierazten duten neurgailuak manipulatzea, eta datu okerrak ekartzen dituzten haurrak, legea eskuan izanik, “errebalidaren” bitartez kaleratzea, benetan hezkuntza sistema hobetzea baino !!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: