Hezkuntzari bideratutako teknologiak

Gasteizko Magisteritza Eskolan

  • Tomato Timer

  • #25N

    Genero indarkeria

  • Zuen WIX-ak (2016-17)

    Zuen WIX-ak
  • Gaitasunak

  • JEDI II

  • Blog Stats

    • 91,009 hits
  • Etiketak

  • Argitaratutakoa

#Hourofcode

Posted by Jon Bustillo on Abenduak 13 (2013)

Ezer baino lehen …… ZORIONAK zuen ahaleginagatik. Lehen egunetik argi geratu zen, matematika, logika, geometria, zientzia,…. nagusiki ez zirela zuen begiko ikasgaiak. Edozein kasutan, Angrybirds, zonbiak, laberintoak, irudi geometrikoak, zuloak, …. gainditzeko gai izan zarete. Aurrera mugitu, biratu, errepikatu, angeluak, aldagaiak, funtzioak, … hauek dira ordenagailu batekin hitz egiteko beharrezkoak diren kontzeptuak, eta argi geratu da, hauek maneiatzeko gai zaretela.

Honek adierazten didana zera da, programatzeko gaitasuna duzuela. Agian, gai hauen inguruan orain arte gehienek izandako esperientziak ez dira oso onak izan, baina ikusitakoaren ondoren, kontua ez da gaitasun falta. Nire ustez, esperientzi onak izateko aukera nahikoak ez dituzue izan. Beraz, logika, matematika, programazioa,…. ez baduzue lantzen ez da gaitasun falta…. bestelako zerbait litzateke😉 Honen inguruan klasean gehiago hitz egingo dugu.

Bestalde, niretzat “gozada” bat izan da ikustea klasean zuen erreakzioak, bai asmatzerakoan (buruan dauzkat munduko kopa bezalako ospakizunak) bai okertzerakoan (baita mundiala izan dira entzundako dozenaka “mekague…..”😉. Prozesu horren barruan egon zaretenean … zuen gaitasunak garatzen ibili zarete. Hurrengo irudian ondo irudikatzen da zuen nahia zein zen eta benetako prozesua nolakoa izan den.

Screenshot from 2013-12-13 19:59:00

ZORIONAK !!!!

DSC_0597 DSC_0596 DSC_0593 DSC_0591 DSC_0590 DSC_0589

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: