Hezkuntzari bideratutako teknologiak

Gasteizko Magisteritza Eskolan

  • Tomato Timer

  • #25N

    Genero indarkeria

  • Zuen WIX-ak (2016-17)

    Zuen WIX-ak
  • Gaitasunak

  • JEDI II

  • Blog Stats

    • 91,006 hits
  • Etiketak

  • Argitaratutakoa

PISA txosten berria —> hezkuntzan egin beharreko hobekuntzak

Posted by Jon Bustillo on Apirilak 2 (2014)

Klasean ez dira gutxi izan Scratch, Code.org, MakeyMakey,…. eta antzeko bitartekoen erabilgarritasuna eskoletan ikusten ez zutela adierazi dutenak. Bide beretik, askok esaten duzue praktiketako egonaldietan horrelako bitarteko eta metodologiak ez dituzuela ikusi. Izan dira ere programatzea jakitea (Scratch mailan, ez gehiago !!!)  egun irakasle izateko beharrezkoa ez dela ozenki esaten dutenak. Azken PISA txostenean agertzen diren emaitzak ikusita, horrelako bitartekoek izan dezaketen garrantzia (erabilpenaren arabera noski !!!) metodologiaren aldaketan uste dut argi geratzen dela. Horrela izanik eta nire ustetan, ikasle berrien formakuntzan bitarteko hauekin maneiatzeko gaitasuna bermatu behar da.

Hona hemen “El Pais” egunkaritik ateratako bi irudi. Hemendik lau ideia azpimarratu nahiko nituzke:

  • Gure ikasle garaian ezagutu genuena XXI. mendeko irakaskuntzan aritzeko  ez du balio eredu moduan
  • Aldaketa metodologikoak gauzatzeko irakaslegoa metodologikoki eta teknologikoki formatu behar da (neurri handi batean bere kabuz)
  • Ikasketa planak  oraindik gehiegi begiratzen dute edukiei eta ez edukiak erabiliz agertzen diren ekoizpen prozesuei
  • Ebaluazioa tresna hezitzaile bezala erabiltzeko beharra eta ez “sailkatzeko

 Irakas

hacer

 

 

 

PISA ariketak frogatu eta atera zure ondorioak😉

Hurrengo irudian sakatuta PISA galderak erantzuteko aukera izango duzu… eta ikusiko duzun bezala, hor eskatzen diren gaitasunak, ez dira liburuekin lantzen, hauek esperientzi zuzenaren bidez eta simulazio digitalen bidez lortzen dira.

Pisa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: