Hezkuntzari bideratutako teknologiak

Gasteizko Magisteritza Eskolan

  • Tomato Timer

  • #25N

    Genero indarkeria

  • Zuen WIX-ak (2016-17)

    Zuen WIX-ak
  • Gaitasunak

  • JEDI II

  • Blog Stats

    • 90,892 hits
  • Etiketak

  • Argitaratutakoa

Pasadan astean klasean bizi izandakoaren inguruan

Posted by Jon Bustillo on Irailak 19 (2015)

Pasadan astean klasean izandakoa pentsarazten utzi ninduen. Nola posible da ikasteko gogorik ez duten pertsonak Unibertsitatean egotea !!! Etengabe egiten dut galdera hori nire buruari. Ikastea esaten dudanean, ez nabil ikasketa plana modu pasiboan jasotzeaz hitz egiten ari, ez , norberaren garapenari buruz ari naiz. Etorkizuneko belaunaldien formakuntza zuen eskuetatik pasatuko dira eta horiekin herri honen etorkizuna, kontua uste duzuena baino askoz seiragoa da. Irakaskuntzan egoteko GAUR ez da nahikoa “irakasle” izatearekin, hezkuntza nola gauzatzen den, hor agertzen diren partaideak eta haien arteko dinamikak ulertu behar dira, egungo baliabideak eta ikerketak ematen dituzten aukerak ere ezagutu eta frogatu behar dira,  norberaren garapena landu behar da,… askatasun intelektuala inoiz baino beharrezkoa da gaurko irakaskuntzan…. baina badirudi kontrako norabidean ari garela. Gaitasun guzti hauek lantzeko ahalegina, isiltasuna, irakurketak, elkarrizketak, erresilientzia, errespetua, JAKIN-MINA, … izan behar dira eta hauek guztiak gure ikasgaietan ez daude, ezin dira apunteetatik ikasi !!!! hauek norberak jarri behar ditu eta oraingoz gai ez dena (noski, gai izateko gogoa izanik) laguntza eska dezala.

Klasean interesa dutenek isilik interesgabekoek egiten duten zarataren aurrean, klasean agertzen diren etengabeko eteteak jasotzen… eta ezer esateko aukerarekin (mobbing isilaren atarian). Klasean eskaintzen dena ez ba zaizu interesatzen, kanpoan geratu eta ez etortzearen eragina zure gainean bakarrik utzi, ikasi nahi dutenei MOLESTATU gabe !!! Dunning-Kruger efektuaren adibide gordin baten aurrean gaude. Horren arabera zenbat eta gutxiago jakin, gehio dakigula uste dugu. Beheko grafikoa nahiko adierazgarria da. Oraindik bidea dugu !!!!!

Captura de pantalla 2015-09-19 a las 10.27.30

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: