Hezkuntzari bideratutako teknologiak

Gasteizko Magisteritza Eskolan

  • Tomato Timer

  • #25N

    Genero indarkeria

  • Zuen WIX-ak (2016-17)

    Zuen WIX-ak
  • Gaitasunak

  • JEDI II

  • Blog Stats

    • 93,709 hits
  • Etiketak

  • Argitaratutakoa

Archive for the ‘2012/13’ Category

Hezkuntzaren helburua (N. Chomsky)

Posted by Jon Bustillo on Azaroak 12 (2013)

Posted in 2012/13, irakaskuntza | Leave a Comment »

Irakasle eskaza izateko gida

Posted by Jon Bustillo on Azaroak 11 (2013)

Posted in 2012/13, 2013/14, irakaskuntza, Irakaslegoa | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

All Computer Scientists are NOT Nerds with Glasses

Posted by Jon Bustillo on Irailak 6 (2013)

Posted in 2012/13 | Leave a Comment »

Programatzea eta 3D inprimagailuak …. eskolan atejoka

Posted by Jon Bustillo on Uztailak 10 (2013)

Estonia ondoren, Erresuma Batua da Curriculumean etorkizuneko teknologiak maneiatzeko gaitasuna jarri nahi duena. Hemen aldiz, erlijio gora-behera, teknologiako ikasgaiak gutxituz, bitartekoen inbertsioa maldan behera, arte-musika baztertuz (kreatibitatearekin lotura asko dutenak), arkatzez eta paperez egin beharreko errebalidak, irakasle berrien formakuntza lehengo ereduei begira,… Hauxe da etorkizun global batentzat landatzen ari garena 😦

Gehiago jakiteko irudian sakatu.

Pantallazo-0
Azkenik, honen inguruko proposamen ofiziala irakurtzeko hemen sakatu

Posted in 2012/13, irakaskuntza, Irakaslegoa, Teknologia berriak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Hezkuntza eta teknologia

Posted by Jon Bustillo on Uztailak 5 (2013)

1970. urtean idatzitakoa 😉 Gehiago jakin nahi baduzu…. beti bezala irudian sakatu.

Pantallazo-9

Posted in 2012/13, Teknologia berriak | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Scratch + mugikorra ¡¡¡ bikote ederra !!!

Posted by Jon Bustillo on Ekainak 28 (2013)

Hurrengo egunotan, android mugikor batetik Scratch jokuak gestionatzeko aplikazioa aurkeztuko dute. Dagoeneko, zure telefonoan instalatzeko eta frogatzeko aukera duzu. Beti bezala irudian sakatu 😉
Pantallazo-4
Bestalde, Scratch inguruko ekarpen polit bat argitaratu dute “en la nube TIC” blogunean.

Posted in 2012/13, Scratch | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Interneteko “bilatzaileak” eta errentagarritasuna

Posted by Jon Bustillo on Ekainak 27 (2013)

Zertaz bizi dira egun interneten bilaketak egiten dituzten zerbitzuak “de balde” eskaintzen dituzten enpresa guztiek? Eskuzabaltasunen ondorioz zela uste zenuen !!!

Posted in 2012/13, Teknologia berriak, web 2.0 | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Ikerkuntza, diruak, akreditazioak eta bestelakoak

Posted by Jon Bustillo on Ekainak 27 (2013)

Agian tesiaren bukaeran nagoelako .., baina ikerketari ezin zaio erloju bat jarri. Batzuk oso luzeak dira, besteak ez dira aldizkari “zientifikoetan” sartzen edo inpakturik ez dute, … baina unibertsitateak gauza bi hauek denbora mugatu batean ateratzera behartzen zaitu. Hortaz, kasu askotan helburu nagusia ez da ikertzea, akreditatzea baizik. Jarrain dagoen irudian sakatuta, horren inguruko hausnarketa duen artikulu polita duzue.

Pantallazo-5

Posted in 2012/13 | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Irakasleentzako betaurreko bereziak

Posted by Jon Bustillo on Ekainak 17 (2013)

Gizartea nonbait  egun dagoen irakasleagoarengan ez da gehiegi fidatzen (arrazoiak ere baditu !!!)  eta etengabe ari dira “artefaktu” berriak plazaratzen, irakasleen lana errazteko asmo “inozentearekin”. Lehenago Pobrepointak, gero Moodleak, Arbel digitalak,…. eta orain betaurreko “inteligenteak”. Sentitzen dut, baina inteligentea izan daitezken bakarrak ikasleak eta irakasleak dira…. gainontzeko guztiak “bitartekoak” besterik ez dira !!!! Beno, hona hemen bitarteko berria. Beti bezala… gehiago ikusteko irudian sakatu

Pantallazo

Posted in 2012/13, Bitartekoak | Leave a Comment »

Zientzia maite duzu? Irakasle eta zientzia “ez-bikotea”

Posted by Jon Bustillo on Ekainak 10 (2013)

Magisteritza eskolako ikasleek / irakasleek… gutxiengo formakuntza zientifikoa izan beharko lukete. Arazoa ez da “letrasetik” datorrela gehiengoa, kontua zera da, hauek zientzia ez dutela maite, beraz ez dute ahaleginik egiten hura ikasteko (lehen hezkuntzarako…. ez NASAra joateko !!!) eta ahal den neurrian zientzia “saihesten” dutela. Gero hori guztia islatzen da datozen ikasleengan, eta berriz zientzia gabeko zikloa elikatuz.

Pantallazo-2

Posted in 2012/13, Irakaslegoa | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Honi “hezkuntza” legea deitzea ere… bada marka !!!

Posted by Jon Bustillo on Ekainak 7 (2013)

Gogorra egiten zait ikustea LOMCE legea babesten dituztenek nola tratatu nahi dituzten haurrak. Pedagogiko, Psikologiko eta Soziologikoki haurren garapena lantegi batean edozein piezarekin egiten den bezala hartzen dute. Heziketa estandarizatua eta tarteka asmatutako neurgailu (arkatza eta paperezkoak !!!) batzuekin ebaluatuta, eta argazki tinko irreal horietan ezberdinak agertzen diren piezak/haurrak sistematik kanporatuz.  Hau garatu dutenek, edozein koloretakoak direlarik, estatuko hezkuntza sistemaren zuzendaritzan izatea beldurgarria da. Antza denez, ez dago eta ez da egon behar inongo loturarik ezagutze maila eta erantzukizun mailaren artean…. adibide ederra orain hezkuntzan gauden guztiontzat, hots, ikasle, irakasle, sendiak, administrariak,…

Bestalde, egia da egun dagoen hezkuntza sistema asko duela hobetzeko. Haur hezkuntzako irakaslegoa abisatzen du eskolaratu berri diren haurrek dakarten “berezitasunez”. Lehen hezkuntzako irakaslegoa abisatzen ari da nola ikaslegoaren artean arazo duten haurren kopurua handitzen doan. Bigarren hezkuntzako irakasleek… diziplina arazo ugarien berri ematen dute,….. eta unibertsitatean gaudenon artean… oso nabaria da ikaslegoaren ikasteko gogo eza, autonomia falta, motibazio eta kreatibitate falta ….. hori bai, denek “notititis agudarekin”. Argi ikusi/ikasi dute (irakatsi diegu) hori bai dela formakuntzan balio duen bakarra (espediente madarikatuan jartzen den zenbaki irreal hori !!!). Tamalez, ebaluazioa bitarteko bat izatetik helburu bat izatera pasatu da.

Gabezi guzti horiek onartuz ere …. indarrean jarri nahi duten legea, egoera okertzera dator eta inolaz ere hobetzera. Errazago eta merkeagoa da “sasi-kalitatea” adierazten duten neurgailuak manipulatzea, eta datu okerrak ekartzen dituzten haurrak, legea eskuan izanik, “errebalidaren” bitartez kaleratzea, benetan hezkuntza sistema hobetzea baino !!!

Posted in 2012/13, Legedia | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Hezkuntzara datozen teknologiak

Posted by Jon Bustillo on Ekainak 7 (2013)

Hona hemen NMC Horizon Report berria. Hor zeintzuk izango diren hurrengo urteetan hezkuntzan erabilgarri izango diren “bitartekoak” azaltzen dute. Jarraian dagoen irudian aurkibidean aipatzen direnak ikus daitezke. Beti bezala, gehiago jakiteko, irudian sakatu. Hau ikusita… ikasgairako material eta eginbehar berriak txertatzen hasi beharko naiz 😉

Pantallazo

Irakurtzea oso nekagarria egiten bazaizu… hemen duzu bideo laburpena 😉

 

Posted in 2012/13, Bitartekoak, Teknologia berriak | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Ezagutzeko nahia suspertzen

Posted by Jon Bustillo on Maiatzak 28 (2013)

Hona hemen hezitzaile oro barneratuta izan beharko genituzkeen hiru erregela.
Scratchekin egin beharreko lana, azkenean erregela hauek suspertzeko aitzakia besteri ez da.

Mila esker @Nololamento 😉

 

Posted in 2012/13, irakaskuntza, Irakaslegoa | Leave a Comment »

Ebaluazioa

Posted by Jon Bustillo on Maiatzak 28 (2013)

Hurrengo taulan 31T G02 taldeko ikasleen notak daude. Urdinez dauden notak “ez aurkeztuak” bezala agertuko dira GAURen. Kasu ezberdinak daude, batzuk epe barruan lanak entregatu gabe izan dituztelako, beste batzuk bulegotik egindako lanak aurkeztera pasatu ez direlako, Lino-it ondo osatu gabe dagoelako, erabilitako algoritmoak azaltzeko gaitasun eza, egindako lanaren gaineko zuzenketak ez egiteagatik, maila eskasagatik…. norbaitek zalantza baldin badauka, email bat bidali eta hura argituko dugu.

Egindako lanak, bigarren deialdirako mantentzen ditut, ez ordea hurrengo urteari begira. Beti ere, azken eguna lanak entregatzeko azterketa data izango da.

Pantallazo-3

Posted in 2012/13, Ebaluazioa | Leave a Comment »

Pentsamendu eta ideia interesgarriak…. denok garatzeko gai?

Posted by Jon Bustillo on Maiatzak 28 (2013)

Egun hauetan egin beharreko Scratcha dela eta …. sarri entzun ditut honelako eske-ak:”eske nik ez dut logikarik, eske ez dakit asmatzen, eske honetan oso txarra naiz, eske letras-ekoa naiz, eske oso saila da, eske nire ordenagailua gaizki doa, eske asko pentsatu behar da …. (jarritako “eske” guztiak aurten jasotakoak dira !!!!!). Ikuspegi hori aldatzeko asmotan hemen honen inguruko bideoa.

Ez baduzue siniesten zuen gaitasunen inguruan (garatutakoak eta garatzeke direnak) …. nork sinistuko du zuengan?

Pantallazo-2

 

Posted in 2012/13, Bideo hezitzailea | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

TDAH… benetakoa edo asmatutako gaixotasuna?

Posted by Jon Bustillo on Maiatzak 25 (2013)

Azken bolada honetan (behintzat nire inguruan) asko dira TDAHren inguruan zalantzak agertzen dituzten irakasle eta gurasoek. Hona hemen honen inguruan zalantza eta mesfidantza gehiago dakarren artikulua. Kontuz haurrei pilulak ematearekin !!!!!

Pantallazo-2

Posted in 2012/13, Ikasleria | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Herritarren hezkuntzaren gaineko hausnarketa

Posted by Jon Bustillo on Maiatzak 22 (2013)

Hona hemen @ngarcia117 @GorostidiAlaia @nuriafdezm1 eta @HaizeaDb egin duten bideoa. Oso interesgarria !!!!!

Mila esker !!!

Posted in 2012/13, ikasleen lanak | Leave a Comment »

Lehen hezkuntzarako gaitasun plana

Posted by Jon Bustillo on Maiatzak 20 (2013)

Hemen duzue asko gustatu zaidan testu bat. Egilea lehen hezkuntzako irakasle zoragarria den @Nololamento da.

Berria osorik irakurtzeko irudian sakatuPantallazo-4

Mila esker Lola !!!

Posted in 2012/13, irakaskuntza | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Sare sozialak, gurasoentzako gida

Posted by Jon Bustillo on Maiatzak 20 (2013)

Hona hemen Maite Goñik itzulita, Pablo Garaizarek egindako aurkezpena.

Mila esker bioi horrelako materialak partekatze eta itzultzeagatik !!!!

Posted in 2012/13, Sare sozialak | Leave a Comment »

Haurrek zergaitik dute gustuko Scratch?

Posted by Jon Bustillo on Maiatzak 15 (2013)

Hona hemen, haurrek emandako hainbat erantzun !!!. Hortaz aparte, hemen duzue Scratch2.0 inguruan argitaratu berri duten oso artikulotxo interesgarria.

“Scratchers aren’t just learning to code, they’re coding to learn”

Pantallazo-5
Hona hemen (erderazko azpitituluekin) M. Resnickek emandako TED hitzaldia

Posted in 2012/13, Scratch | Leave a Comment »

 
%d bloggers like this: