Hezkuntzari bideratutako teknologiak

Gasteizko Magisteritza Eskolan

  • Tomato Timer

  • #25N

    Genero indarkeria

  • Zuen WIX-ak (2016-17)

    Zuen WIX-ak
  • Gaitasunak

  • JEDI II

  • Blog Stats

    • 98,026 hits
  • Etiketak

  • Argitaratutakoa

Archive for the ‘Ebaluaketa’ Category

Ebaluazioa eta egungo irakaskuntza (Gregorio Luri)

Posted by Jon Bustillo on apirilak 7 (2017)

Posted in 2016-17, Ebaluaketa, Ezagutzeko, irakaskuntza | Leave a Comment »

Ebaluazioa

Posted by Jon Bustillo on maiatzak 23 (2014)

Jada, zuen lanen ebaluazioa eginda dago eta idazteko garaian egon daitezkeen akatsak salbu, hauek dira GAURera joango diren notak. Zuen artean badira lan bakar bat modu egokian ez entregatzeagatik, “egiteke” geratu direnak. Hauen kasuan, hau konpontzeko hurrengo azterketa data arte izango zuten. Espedientean, lehen deialdian “ez aurkeztua” agertuko da (ez da gutxi jartzen)  eta bigarrengoan (noski, lanak ondo eginak badaude) orain taulan duzuena jarriko da, hau da, egindako lan guztiak zenbatuz (azken zutabean dagoena “balorazio partziala”). Adibidez, norbaiti Scratch geratu bazaio berriz egiteko eta tramoak (proiektuak) eginak baditu, hauen balorazioa errespetatuko da, taldekideen nota bera eskuratuz.

Nota errebisatzeko data, hurrengo asteko ostiral goizean izango da (maiatzak 30), 10-13 bitartean.

 

 

Posted in 2013/14, Ebaluaketa | Leave a Comment »

Zure Site ikusteko bete beharreko formulategia

Posted by Jon Bustillo on apirilak 27 (2014)

Zuen lanak ikusteko, egindako “Site”aren helbide elektronikoa beharrezkoa dut. Hauek jasotzeko honako formulategia betetzea ezin bestekoa da. Ez ahaztu zure “Site”a ikusgai jartzea (partekatuta) bestela “ez aurkeztua” bezala agertuko zara. Bestalde, klasean garatzen ikusi ez ditudan lanak, norberak eginak direla baieztatu behar dut, eta horretarako kasuan kasu, aurkeztutakoaren gainean galderak edo aldaketak egitea eskatuko ditut. Adibidez, klasean garatzen ikusi ez dudan Scratch proiektu batean, hau ikusita, horren gainean aldaketa batzuk edo egindakoaren gainean azalpenak eskatuko ditut.

instantánea1

Posted in 2013/14, Ebaluaketa | Leave a Comment »

Azterketak ikaskuntzarako kaltegarriak dira

Posted by Jon Bustillo on azaroak 7 (2013)

Pantallazo-4

Posted in 2013/14, Ebaluaketa, Ebaluazioa | Leave a Comment »

2. deialdirako

Posted by Jon Bustillo on maiatzak 24 (2012)

Deialdi honetarako planteamendua honako hau izango da:

  • Scratch joku original bat garatu
  • Scratch webgunera igo
  • Honen bideotutorial bat egin (azalduz nola garatuta dagoen eta hartutako erabakien zergatiak) eta hau sarera igo (youtube, vimeo edo antzekoak). Bideo batean sartzen ez bada… gehiago ere izan daitezke.
  • GoogleSite batean Scratch jokua eta bideotutoriala txertatu. Jarraian azaldu 10-15 lerrotan zer den, zertarako balio du eta ze helburu dituen.

Uste dut horrela ere akreditatuta geratuko litzateke Scratch + bideotutorialak eta Google Site. Hau dena ondo eginda egonik, ikasgaia gainditutzat eman daiteke.

Hau bidaltzeko azken eguna ekainak 26a izango da. Lehenago ere edozein momentuan bidali dezakezue.

Ez aurkeztu edozein gauza, hau sarean geratuko da (zuen CV digitala). Bestalde, lana zuek egina ez bada…. nire gomendio da ez arriesgatzea, harrapatuz gero…. “0” litzateke emaitza.

Zorte on !!!

Posted in Ebaluaketa | Leave a Comment »

3. lan modularraren inguruko inkesta

Posted by Jon Bustillo on urtarrilak 9 (2012)

Mesedez, honako inkesta “anonimo” hau bete, guretzat oso inportantea da zuen ikuspuntua ezagutzea. (Irudian sakatu)

Mila esker !!!!!

Posted in Ebaluaketa | Leave a Comment »

Ebaluazioa & Akreditazioa

Posted by Jon Bustillo on abenduak 19 (2011)

Hemen duzue “ebaluazio taula

Akreditazioarako zenbait argibide:

  • Helburua klasean aurkeztutako baliabideak hezkuntzan erabiltzeko gai zaretela ziurtatzea da.
  • Scratch da zailtasun kognitiboa duen bakarra, horregatik hori bai galdetuko dut.
  • Scratch menperatzeko gomendioak
    • Hasi zure mailako proiektu batekin, adibidez ipuin bat garatuz.
    • Jarraian asmatu jarri nahiko zenituzkeen hobekuntzak.
    • Ez dakizunean galdetu (Scratch foroa, Twitter, klasekidei, ….niri. Orden horretan).
    • Okertzen zarenean asmatzen duzunean baino gehiago ikasten da.
    • Zerbait ez denean ondo ateratzen … apuntatu zer egiten duen eta zer egin beharko luke.
    • Hau ez da 100m lisoko lasterketa bat…. maratoia baizik !!! Ez erre lehen pausuetan.
  • Inork ez badu egiten/gainditzen, egindako beste talde lanen nota gordetzen da hurrengo deialdirako (bakar baterako).
  • Inork ez badu egiten/gainditzen eta klasean lanak egiten ikusi badut, izango duen nota “ez aurkeztua” izango da.
  • Inork ez badu egiten/gainditzen, ekainararte edozein momentutan egin dezake akreditazioa
  • Bitarteko bakoitzaren fitxa egin behar da
    • Gomendua…. hau sarean dagoen bitarteko batean jarri (Google sites, Mindomo, Blog,….) zuen Curriculum digitala handitzeko
    • Zer jakin behar da hura maneiatzen dakizula adierazteko
    • Zertarako erabiliko zenuke?
    • Ze eragina izango luke bitarteko bakoitzak klaseko metodologian? Lagungarria izango zen? Zergatik?
  • Aurkezteko aukera bakarra izango da oraingo deialdian
  • Orain akreditatzeko ordutegia:
    • 10-14 bitartean (abenduak 19-20-21-23) *Kontuz !!!! ostegunean Donostira joan beharra dut !!!
    • 10-14 bitartean (urtarrilak 9-10-11-12-13)

Ez utzi azken egunetarako !!!!

Posted in Ebaluaketa | Leave a Comment »

Akreditaziorako egunak

Posted by Jon Bustillo on abenduak 15 (2011)

Akreditaziorako hurrengo astean (abenduak 19-22) astelehenetik ostegunera 10:00-14:00 bitartean bulegoan/klasean izango naiz.

Modu berean, oporretatik bueltako lehen astean astelehenetik (urtarrilak 9-13) ostiralerarte ere 10:00-14:00 bitartean bulegoan/klasean izango naiz.

Zorte on !!!!

Posted in Ebaluaketa | Leave a Comment »

Ebaluazioa

Posted by Jon Bustillo on ekainak 7 (2011)

Hona hemen zuen lanen ebaluazio taula. Hauek momentuz ezin ditut GAURen argitaratu zeren beste taldearekin bateratu behar ditut.

Horrela izanik, errebisio eguna ekainak 13 goizeko 10:00-12:00 bitartean izango da.

 

 

Posted in Ebaluaketa | Leave a Comment »

Zuen ebaluaketa

Posted by Jon Bustillo on abenduak 24 (2010)

Eskertuko nuke honako galdetegi anonimo hau betetzea. Badakizue EHUk urtero egiten duela inkesta bat… baina gure ikasgaiarekin zerikusi gutxi du, beraz nahiago dugu galdetegi berezi eta laburrago bat egitea. Mesedez irudian sakatu hau osatzeko.

MILA ESKER

Posted in Ebaluaketa | Leave a Comment »

Ebaluazioa

Posted by Jon Bustillo on abenduak 28 (2009)

Posted in Ebaluaketa | Leave a Comment »

 
%d bloggers like this: