Hezkuntzari bideratutako teknologiak

Gasteizko Magisteritza Eskolan

  • Tomato Timer

  • #25N

    Genero indarkeria

  • Zuen WIX-ak (2016-17)

    Zuen WIX-ak
  • Gaitasunak

  • JEDI II

  • Blog Stats

    • 93,709 hits
  • Etiketak

  • Argitaratutakoa

Archive for the ‘etorkizuna’ Category

Irakatsi ez dakigunaren gainean

Posted by Jon Bustillo on Otsailak 1 (2017)

Oso interesgarria egin zait honako artikulu hau. Irakurri eta atera zure ondorioak. Berria irakurtzeko, irudian sakatu.

captura2

Posted in 2016-17, etorkizuna, irakaskuntza | Leave a Comment »

Datorren mundua

Posted by Jon Bustillo on Azaroak 21 (2016)

Ze motatako formakuntza (edo ze gaitasun) landu behar dituzte gure eskuetatik pasatuko diren ikasleek? Hurrengo testua irakurrita, hobe dute automatizatu ezin ez diren gauzetan trebatzea !!!! (egilea: @XabierFerras)

captura-de-pantalla-de-2016-11-21-18-10-18

Posted in 2016-17, etorkizuna | Leave a Comment »

Modulu gehiago eta ikasgai gutxiago

Posted by Jon Bustillo on Maiatzak 2 (2015)

Captura de pantalla 2015-05-02 a las 11.42.53Hau da Finlandian legez bermatu nahi dutena. Lege proposamen hau aurrera ateraz gero, egun ezagutzen ditugun ikasgaien ordez, kasuak izango dira. Noski, proposatuko diren topic edo kasuetan ohiko ikasgaietan dauden jakintzak ere agertuko dira baina elkarren artean nahasian eta testuinguru baten azpian. Honekin, ikasketa prozesua erabat aldatzen da, eta bai ikasle eta irakasleen rolak aldatu beharko dira. Ikasketa esanguratsua, egoera konplexuak zatitzea eta gestionatzen ikastea, ….. eta ikasgaietako jakintzak mundua ulertzeko-ezagutzeko bitarteko bihurtuz. Eredu honekin, ikasgaietan esaten dena jakitea ez luke inolako interesik, bai ordea, jakintza horiekin kasuak aurrera eramatea.

Kreatibitatea, motibazioa, ikasten ikastea, autonomia, jakin-mina, galderak, ikasleen erritmoak errespetatzea, interesguneak garatuz, ikasketa aktiboa, Flipped Clasroom, … hainbat ikasgaiko teorian azaltzen dena eta gutxitan aplikatzen ikusten dena. Indarrean ditugun ikasketa planetan hau orain dela 6-7 urte eredu hau aurreikusi zen, baina horri heltzeko ez gara gai izan (arrazoi ezberdinengatik) … pena bat. Beste Magisteritza ikasketa batzuk ere, posibleak dira 🙂

Hona hemen albiste honen zati bat

Captura de pantalla 2015-05-02 a las 11.39.39

Informazio iturri originala hemen

 

Posted in 2014/15, etorkizuna, Ezagutzeko, irakaskuntza | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Scratch lanean hasteko baliabidea: Janire eta Mikelen esperientzia

Posted by Jon Bustillo on Martxoak 18 (2015)

Hemen da Janire eta Mikelen esperientzia. Pasadan ikasturtean karrera bukatu zuten eta aurten Scratchen bitartez irakaskuntzan lanean aritzea lortu dute. Hauxe da gurekin egon zirenean kontatutakoa.

Bideoa ikusteko irudian sakatu
Screenshot from 2015-03-18 16:41:58

Posted in 2014/15, etorkizuna, hitzaldia, Scratch | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Eskuz idaztearen bukaera?

Posted by Jon Bustillo on Abenduak 4 (2014)

Screenshot from 2014-12-16 11:12:58

Posted in 2014/15, etorkizuna | Leave a Comment »

Ikastea XXI. mendean

Posted by Jon Bustillo on Urriak 17 (2014)

Captura de pantalla 2014-10-17 a la(s) 11.53.03

Posted in 2014/15, etorkizuna, Ezagutzeko, irakaskuntza | Leave a Comment »

Denbora tunela hezkuntzan?

Posted by Jon Bustillo on Irailak 23 (2014)

Jarraian dauden bideoetan Bernardo Hernadez GeF jardunaldietan emandako hitzaldiaren bi zati aurkezten dizuet. Hauek orain dela lau urte izan ziren baina denbora honetan badirudi gauzak oso gutxi aldatu direla. Zer iruditzen zaizu?

 

Posted in 2014/15, etorkizuna, Ezagutzeko, jardunaldiak | Leave a Comment »

Begoñazpi ikastolako haurrek, haur hezkuntzatik abiatuta, “robotika” landuko dute.

Posted by Jon Bustillo on Martxoak 12 (2014)

Beno, klasean sarritan esan dudan bezala, etorkizun hurbilean gure ingurunean irakasle izateko, honelako bitartekoak maneiatzeko gaitasuna izan beharko da. Hemen duzue, honen adierazle on bat. Etorkizunari begira, atera zure kontuak !!!! Hemen Hezkuntza sailak egindako ekarpen txikia

Beti bezala, berria irakurtzeko irudian sakatu.

Captura de pantalla de 2014-03-12 22:19:53

Hau gutxi iruditu bazaizu, hona hemen estatu mailan mugitzen ari diren beste batzuk 😉
Captura de pantalla de 2014-03-13 23:02:37

Posted in 2013/14, Bitartekoak, etorkizuna, Ezagutzeko, Teknologia berriak | Leave a Comment »

XXI. mendeko irakaskuntza. J.Adelli egindako elkarrizketa

Posted by Jon Bustillo on Otsailak 11 (2014)

Hona hemen oso interesgarria iruditu zaidan bideoa. Hau azterketa balego, fijo jausiko zela 😉

Bideoa ikusteko irudian sakatu

Captura de pantalla de 2014-02-11 09:27:31
Irudian Jordi Adell (@jordi_a)

Posted in 2013/14, etorkizuna, Ezagutzeko, irakaskuntza | Leave a Comment »

Udako plana: Ingelera ikastea !!!

Posted by Jon Bustillo on Abenduak 30 (2013)

Hona hemen hezkuntza sailak bultzatu nahi duen Curriculum berria. Oraingo honetan “ingelera” dugu protagonista nagusia. Gauzak horrela, hurrengo irakasle berrien kontratazioan ingelera nahikoa jakiteak, lana eskuratzeko aukerak majo handituko ditu. Duyu espik inglisss?

Captura de pantalla de 2013-12-30 10:29:55

Posted in 2013/14, etorkizuna | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

2036. urtean aurreikusten den mundua

Posted by Jon Bustillo on Azaroak 6 (2013)

Hurrengo mendelaurdenean izango diren aldaketak oso handiak izango direla etengabe iragartzen da. Eskoletan egun dauden haurrak, iraultza teknologiko horren partaideak izango dira eta sentsuzkoa dirudi hauen hezkuntza eszenatoki berri horiek kontutan hartuta garatu beharko zela. Oraindik bidea dugu egiteko !!!!

Pantallazo-2

Posted in 2013/14, etorkizuna | Leave a Comment »

Asko gustatu zait ;)

Posted by Jon Bustillo on Irailak 27 (2013)

Mila esker @txipi 😉

Posted in 2013/14, etorkizuna, motibazioa | Leave a Comment »

Lan munduari begira

Posted by Jon Bustillo on Irailak 25 (2013)

“Lana aurkitzeko nota onak izatea ez da nahikoa”. Izenburu honekin hurrengo artikuluan zer gehiago izan behar den irudikatzen da. Oraindik ikasteko garaian egonik, ez nintzateke geratuko Eskolan eskaintzen dugunarekin, hori lan merkaturatzerako garaian ez da nahikoa izango.

Pantallazo-1Pantallazo-2

Posted in 2013/14, etorkizuna | Leave a Comment »

Herri honen etorkizuna …. hezkuntza sistemaren arabera

Posted by Jon Bustillo on Irailak 17 (2013)

Argazki hau pasadan astean izandako #scratch2013bcn “Scratch Conference”-n hartutakoa da. Ingurune berri honen barruan zein litzateke irakasleen papera? prest gaude? zer/nola hobetu beharko genuke? ….. edo berdin zaigu gure herriaren etorkizunarekin?

BQAulR3CUAA5q1V

Posted in etorkizuna, irakaskuntza, Irakaslegoa, Scratch, Teknologia berriak | Leave a Comment »

Preparing Today’s Children for Tomorrow’s Creative Society … eta irakasleak?

Posted by Jon Bustillo on Martxoak 20 (2013)

Honako izenburuarekin plazatu dute Boston aldean ikasleekin egingo dituzten hamaika ekintza. Nolakoa litzateke biharko ikasleen irakasleak?

Prest zaude “Creative Society”n murgiltzeko? edo nahiago duzu iraganean bizi? Ez utzi zure formakuntza besteen esku, zure garapenaren aktore nagusia bihurtu !!!

PantallazoCreative Society:

Honen inguruan zerbait gehiago jakin nahi baduzu, honako bi irakurketa gomendatzen dizkizut:

Posted in 2012/13, etorkizuna, Ikasleria, Irakaslegoa | Leave a Comment »

Eskolaren eginbeharra XXI. mendean

Posted by Jon Bustillo on Abenduak 7 (2012)

Pantallazo-3

Zer iruditzen zaizu? Agian, hurrengo hamarkadetako gizarteek behar ez duten zerbaiterako ikasten ari zara / lanean ari naiz !!!!

Honen inguruan hemen duzue @alaznegonzalez hemen egindako gomendioa !!! Mila esker ¡¡¡

 

Posted in 2012/13, etorkizuna, irakaskuntza, Irakaslegoa | 1 Comment »

Kontxo !!!! ohartu dira

Posted by Jon Bustillo on Azaroak 7 (2012)

Egun hauetan (azaroak 6 eta 7) hezkuntzari buruzko jardunaldi erraldoi batean gaurko gure hezkuntza eredua/sistema porrot egin duela esan dute. Hau irakurrita, badirudi irakasleok orain arte ez garela hortaz ohartu !!!!. Hezkuntza Guruseoa modan dago eta benetan dakienari galdetzea baino batzuk nahiago dute kriston muntaia egitea, atzerritar pare bat ekarri eta irudiak, sarrerak, …. saldu. Hau guztia jakiteko nahikoa zen edozein irakasle on bati sistemaren inguruan galdetzearekin, hori bai, askoz “glamour” gutxiarekin :-(((

Hortaz aparte… esaten dutena ezer berri izan gabe, interesgarria da.

Gehiago jakiteko irudian sakatu

Posted in 2012/13, etorkizuna, irakaskuntza | Leave a Comment »

Lehen hezkuntzan … programatzen ikasi behar?

Posted by Jon Bustillo on Urriak 14 (2012)

Hona hemen Estonian hartutako erabakia !!!! Zuek Scratcharekin prest zaudete erronka honi aurre egiteko 😉

Posted in 2012/13, etorkizuna, Scratch | Leave a Comment »

Testu liburuen etorkizuna (Enrique Dans-en iritsia)

Posted by Jon Bustillo on Urriak 12 (2012)


Goiko irudian azken egunetan twitter saretik dabilen txio hau dela eta…. Enrique Dans bere blogean testu liburuen hilketaren beharra planteatu du, hona hemen bere hausnarketa:

Posted in 2012/13, etorkizuna | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Etorkizuneko haurren irakaslea izateko prest?

Posted by Jon Bustillo on Urriak 12 (2012)

Ez dut uste denbora asko pasatuko denik etxe gehienetan Tablet edo antzekoren bat izateko. 5 urte? agian 10? (fija zaitez ze denbora gutxian orokortu da smartphonaren erabilpena). Edozein kasutan, etorkizun hurbilean eskoletan horrelako haurrak izango dira. Ikusten duzuen bezala, erronka ederra izango du hurrengo belaunaldietako irakaslegoa !!!

Enrique Dans-en irakurketa eta S. Mitra-ren bideoa ikusita, irakaslegoa ordenagailu batekin (PC, Ipad, Tablet,…) egin daitekeena bakarrik eskaintzen badu, oso litekeena da hura ordezkatzea (ordenagailua irakasleen soldatak baino askoz merkeagoa da). Aldiz, tramankulu teknologikoek eskaintzen ez dituzten kontuak irakasteko gaitasuna erakusten dutenek… irakaskuntzan beti izango dute lekua.

Posted in 2012/13, etorkizuna, Ikasleria, irakaskuntza, Irakaslegoa, Teknologia berriak | Leave a Comment »

 
%d bloggers like this: