Hezkuntzari bideratutako teknologiak

Gasteizko Magisteritza Eskolan

  • Tomato Timer

  • #25N

    Genero indarkeria

  • Zuen WIX-ak (2016-17)

    Zuen WIX-ak
  • Gaitasunak

  • JEDI II

  • Blog Stats

    • 98,152 hits
  • Etiketak

  • Argitaratutakoa

Archive for the ‘irakaskuntza’ Category

Ebaluazioa eta egungo irakaskuntza (Gregorio Luri)

Posted by Jon Bustillo on apirilak 7 (2017)

Posted in 2016-17, Ebaluaketa, Ezagutzeko, irakaskuntza | Leave a Comment »

Hezkuntza gainean bolo bolo dauden okerreko ideiak

Posted by Jon Bustillo on apirilak 1 (2017)

Hona hemen Marta Ferrerok emandako hitzaldi interesgarria. Horrelako ideian aurrean egoten bazara…. ebidentziak eskatu 😉

Posted in 2016-17, Ezagutzeko, irakaskuntza, Mitoak | Leave a Comment »

20 minututik aurrera, Marta Ferreroren elkarrizketa interesgarria

Posted by Jon Bustillo on martxoak 22 (2017)

Posted in 2016-17, Ezagutzeko, irakaskuntza | Leave a Comment »

Marta Ferrero doktorearen hitzaldiaren laburpena (by @PilarEtxebarria)

Posted by Jon Bustillo on martxoak 19 (2017)

Pasadan astean Bizkaia Aretoan hezkuntzaren inguruan jardunaldi bat ospatu zen (hemen esteka). Zarata handirik atera gabe, egungo irakaskuntza sistemaren egokitasuna aztertu zuten. Hitzaldi guztien gainean, Marta Ferrerok (@ferrero_mar) emandakoa azpimarratu nahiko nuke. Hura berriz ikusteko modurik aurkitu ez dudanez, hemen jartzen dut Pilar Etxebarriak egindako laburpena.

Posted in 2016-17, Ezagutzeko, irakaskuntza, jardunaldiak | Leave a Comment »

Hezkuntzan dauden mito batzuk argitzen.

Posted by Jon Bustillo on martxoak 6 (2017)

captura-de-pantalla-2017-03-06-a-las-17-50-55

Posted in 2016-17, Ezagutzeko, irakaskuntza, Mitoak | Leave a Comment »

Irakatsi ez dakigunaren gainean

Posted by Jon Bustillo on otsailak 1 (2017)

Oso interesgarria egin zait honako artikulu hau. Irakurri eta atera zure ondorioak. Berria irakurtzeko, irudian sakatu.

captura2

Posted in 2016-17, etorkizuna, irakaskuntza | Leave a Comment »

Modan dauden diskurtso pedagogiko batzuen faltsukeriak

Posted by Jon Bustillo on azaroak 26 (2016)

David Rabadák (@DAVIDRABADA) egindako ekarpen honek, egun modan dauden hainbat idei pedagogiko kolokan jartzen ditu. Ikaragarria iruditu zait honako hau esan duenean “… si hoy mismo se cerraran todas las facultades de Pedagogía, el sistema educativo nacional no sufriría declive alguno, es más, mejoraría.” Gauza bera pentsa daiteke Magisteritza eskoletatik pasatzen diren ikasleen inguruan? Nik gaur egun horrela pentsatzen dut, hots, Ezagutzen dudan Magiseko gradua eginda edo egin gabe, antzeko irakasle joango ziren eskoletara.

Zein da zure iritsia?

captura-de-pantalla-2016-11-26-a-las-12-05-56

Posted in 2016-17, irakaskuntza | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Pentsamendu kritikoaren inguruko ekarpena

Posted by Jon Bustillo on azaroak 24 (2016)

Asko gustatu zait pentsamendu kritikoaren gainean Enrique Dansek egin duen ekarpen hau. Artikuluan sartzeko, beti bezala irudiaren gainean sakatu. Mila esker @Enriquedans

captura-de-pantalla-de-2016-11-24-16-37-59

 

Posted in 2016-17, Ezagutzeko, irakaskuntza, Pentsamendu kritikoa | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Asko gustatu zaidan bideoa. Berrikuntza ikastegietan

Posted by Jon Bustillo on azaroak 17 (2016)

Hona hemen pasadan irailean, Alfredo Corellek (@alfredocorrell) emandako TED hitzaldia

Posted in 2016-17, irakaskuntza | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Ezagutu beharreko zazpi printzipio hezitzaile (OECD)

Posted by Jon Bustillo on azaroak 9 (2016)

captura-de-pantalla-2016-11-09-a-las-22-02-21Informazio gehiago eskuratzeko hemen bi esteka dituzue:

1- Laburpena

2- Dokumentu osoa

Azterketa balego…. hau beti sartuko zen. Nire ustez, XXI. mendeko irakasle guztiek hau ezagutu eta edozein arloko geletan martxan jartzeko ahalmena izan beharko genuke. Suposatu dezakezun bezala, hau ez da sartzen graduko inongo ikasgaien edukietan, hau zure kabuz egin beharko duzun ibilbidea da.

Zure formakuntzan inbertitu !!!!! Eta interesgarria egin bazaizu, zure WIXean honen inguruko zerbait argitaratu .

Posted in 2016-17, Ezagutzeko, irakaskuntza | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Irakaskuntzan eragina duten eragileak

Posted by Jon Bustillo on Irailak 26 (2016)

Hona hemen John Hattiek egindako lanaren infografia. Irudian agertzen dena, ikasleen garapenean eragin gehien dituzten faktoreak dira. Hau egi santua balitz ezin da hartu, baina    inportanteak eta ez hain inportanteak diren eragileak zeintzuk diren agerian geratzen da. Beti bezala, gehiago jakiteko irudian sakatu.

captura-de-pantalla-de-2016-09-26-16-34-12

 

Posted in 2016-17, Ezagutzeko, irakaskuntza | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Faktorian entzundako elkarrizketa interesgarria @faktoriaeitb

Posted by Jon Bustillo on ekainak 17 (2016)

Captura de pantalla 2016-06-17 a las 19.05.05

Posted in 2015/16, Ikasleria, irakaskuntza | Leave a Comment »

Frogetan oinarritutako hezkuntza baten alde. Posible da?

Posted by Jon Bustillo on martxoak 1 (2016)

Hona hemen oso  interesgarria iruditu zaidan Xabier Diazek egindako artikulua. Begirada bat eman zure formakuntzari eta galdetu zenbat froga maneiatzen dituzu zure buruan duzun hezkuntza mota hura ebidentziekin justifikatzeko 😉

Screenshot from 2016-03-01 10:58:39

Posted in 2015/16, Ezagutzeko, irakaskuntza, Pentsamendu kritikoa | Leave a Comment »

Prozesua Vs. Emaitza

Posted by Jon Bustillo on urtarrilak 6 (2016)

Hona hemen asko gustatu zaidan eskema bat

Posted in 2015/16, irakaskuntza | Leave a Comment »

MakeyMakey proiektuak garatzen /erakusten ibili zaretenean, zer gertatu da zuen formakuntzarekin? Neurozientziatik erantzun batzuk

Posted by Jon Bustillo on abenduak 22 (2015)

Azken egun hauek zoragarriak izan dira, ikaslegoa lanean ikustea, taldeetan erabakiak hartzen, arazoak gainditzen, proposamenak aztertzen, EKOIZTEN, frogatzen, zuzentzen… eta lorpenak agertzen zirenean poza aurpegiak !!!! Prozesu guzti hau gertatzen ari zen bitartean zuen garunean (eta modu berean zuen formakuntzan) gauza asko gertatzen ari ziren. Hona hemen gertatutako gauza askoren azalpena ematen duen bideo bat

P_20151221_085445 P_20151221_085454 P_20151221_095121 P_20151221_113321 1450694169035  P_20151221_125847 1450697814494P_20151221_111813P_20151221_124725  P_20151221_111131 P_20151221_110948 P_20151221_105740 P_20151221_105130 P_20151221_090135

Posted in 2015/16, irakaskuntza, neurotzientzia | Leave a Comment »

Irakaskuntzaren oinarriak …. bitartekoekin zerikusi gutxi dute

Posted by Jon Bustillo on abenduak 4 (2015)

Egun hauetan laguna dudan irakasle zoragarri batek honako hau partekatu du FBen. Sarritan eskolako lan baldintzak edo/eta dauden bitartekoak haitzaki izaten dira irakaslearen lana justifikatzeko (bai onerako eta baita txarrerako). Klasean, teknologiak/baliabideak bitartekoak besterik ez direla etengabe ari gara azpimarratzen eta horrela izanik, sekula ezin dira helburutzat hartu. Hortaz, ikasleen gaitasunen eskuratze prozesuan laguntzeko bakarrik  balio dute (erabilpenaren arabera, noski) . Irakasleek argi izan behar dute zein den helburua eta nola lagundu dezake eskuragarri egon daitezkeen baliabideak.

Modu berean, posible litzateke irakaslea “giza baliabidea/bitarteko” bezala ikustea eta kasu horretan, bere esku dituen gaitasunak ikasleen ikasketa prozesuaren zerbitzura jartzen duen pertsona litzateke. Hona hemen “pedagogia berritzailea” (pasadan mendekoa !!!!!) mugimenduetan ibilitako irakasle baten inguruko deskribapena:

 

Captura de pantalla 2015-12-04 a las 19.12.56

Posted in 2015/16, Ezagutzeko, Garapen pertsonala, irakaskuntza, Irakaslegoa | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Magisteritzako ikasketak eta formakuntza plana goitik behera aldatzeko proposamena

Posted by Jon Bustillo on urriak 24 (2015)

Egia da. “erreboluzio” kontzeptua  hezkuntzak duen izaera/abiadurarekin normalean gutxitan dator bat. Edozein kasutan, irakasle berrien formakuntza hobetu beharrean gaudela aspaldiko kontu bat dela inork ez du ukatuko. Nire iritziz, larria da ikastetxeen eta Magisteritza eskolen arteko urruntasuna. Harreman dinamikoa beharko litzateke, non ikastetxeen beharrak Unibertsitatearen ikasketa plana etengabe moldatzen ibiliko zena. Modu berean, ikerketatik planteatzen diren soluzioak geletan martxan jarriko balira aukera legoke neurtzeko zenbaterako baliagarriak diren gure ingurunean eta honekin orokortzea edo berregokitzea, beti ere, gure irakaskuntza sistema hobetzeko asmoarekin. Hau guztia, enpresa munduan oso ohikoa da, hor daude ikerguneak eta enpresa-Unibertsitate arteko hitzarmenak. Ez da erraza ulertzeko enpresa munduan hain emaitza onak eman duen eredu horrek zergatik ez den martxan jartzen irakaskuntzan.

Captura de pantalla 2015-10-24 a las 11.35.45

Posted in 2015/16, irakaskuntza, Irakaslegoa | Leave a Comment »

Egun hauetan izandako agerraldi batzuk

Posted by Jon Bustillo on urriak 15 (2015)

Ez da ohikoa hezkuntza komunikabideetan agertzea, baina kasu honetan aste berean bi aldiz egotea tokatu zait 😮

Hauek partekatzeko asmotan hemen jarriko ditut

Captura de pantalla 2015-10-15 a las 12.30.39Educ@contic / Procomún

Berritzegune nagusitik egindako bi bideo txikiak:

Posted in 2015/16, irakaskuntza, Scratch | Leave a Comment »

Telebistan izandako agerpen txikia ;) @aventurasaber

Posted by Jon Bustillo on urriak 1 (2015)

Gaur  pasadan uztailan izandako @Aulablog jardunaldien inguruko erreportaia argitaratu dute. Hemen elkarte honetan egiten dugun lana barrutik ezagutzeko aukera duzu. Hurrengo uztailan gurekin elkartzeko aukera baduzue (Ciudad Rodrigon elkartuko gara), ez galdu aukera, hor ehun bat irakasle berritzaileen lanak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango duzue !!!

Captura de pantalla 2015-10-01 a las 12.45.51

Captura de pantalla 2015-10-01 a las 13.21.21

Posted in 2015/16, irakaskuntza, jardunaldiak, Scratch | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Pasadan astean klasean bizi izandakoaren inguruan

Posted by Jon Bustillo on Irailak 19 (2015)

Pasadan astean klasean izandakoa pentsarazten utzi ninduen. Nola posible da ikasteko gogorik ez duten pertsonak Unibertsitatean egotea !!! Etengabe egiten dut galdera hori nire buruari. Ikastea esaten dudanean, ez nabil ikasketa plana modu pasiboan jasotzeaz hitz egiten ari, ez , norberaren garapenari buruz ari naiz. Etorkizuneko belaunaldien formakuntza zuen eskuetatik pasatuko dira eta horiekin herri honen etorkizuna, kontua uste duzuena baino askoz seiragoa da. Irakaskuntzan egoteko GAUR ez da nahikoa “irakasle” izatearekin, hezkuntza nola gauzatzen den, hor agertzen diren partaideak eta haien arteko dinamikak ulertu behar dira, egungo baliabideak eta ikerketak ematen dituzten aukerak ere ezagutu eta frogatu behar dira,  norberaren garapena landu behar da,… askatasun intelektuala inoiz baino beharrezkoa da gaurko irakaskuntzan…. baina badirudi kontrako norabidean ari garela. Gaitasun guzti hauek lantzeko ahalegina, isiltasuna, irakurketak, elkarrizketak, erresilientzia, errespetua, JAKIN-MINA, … izan behar dira eta hauek guztiak gure ikasgaietan ez daude, ezin dira apunteetatik ikasi !!!! hauek norberak jarri behar ditu eta oraingoz gai ez dena (noski, gai izateko gogoa izanik) laguntza eska dezala.

Klasean interesa dutenek isilik interesgabekoek egiten duten zarataren aurrean, klasean agertzen diren etengabeko eteteak jasotzen… eta ezer esateko aukerarekin (mobbing isilaren atarian). Klasean eskaintzen dena ez ba zaizu interesatzen, kanpoan geratu eta ez etortzearen eragina zure gainean bakarrik utzi, ikasi nahi dutenei MOLESTATU gabe !!! Dunning-Kruger efektuaren adibide gordin baten aurrean gaude. Horren arabera zenbat eta gutxiago jakin, gehio dakigula uste dugu. Beheko grafikoa nahiko adierazgarria da. Oraindik bidea dugu !!!!!

Captura de pantalla 2015-09-19 a las 10.27.30

 

Posted in 2015/16, 2016-17, Ikasleria, irakaskuntza | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

 
%d bloggers like this: