Hezkuntzari bideratutako teknologiak

Gasteizko Magisteritza Eskolan

  • Tomato Timer

  • #25N

    Genero indarkeria

  • Zuen WIX-ak (2016-17)

    Zuen WIX-ak
  • Gaitasunak

  • JEDI II

  • Blog Stats

    • 96,422 hits
  • Etiketak

  • Argitaratutakoa

Archive for the ‘praktika berriak’ Category

Eskolan laborategirik ez dugun bitartean…. makeymakeyekin eta liburu teorikoekin moldatu behar gara ;)

Posted by Jon Bustillo on maiatzak 6 (2017)

Hona hemen Tabakalera.eu -n argitaratutako liburu interesgarri hau: “Ikasgelatik laborategira” . Egileen artean Susanna Tesconi eta Lucía Arias daude, gai honen inguruan azpaldi lanean dauden emakumeak. Susanna gurengana ekarri genuen… orain dela 6 urte pasatxo FriKids proiektua aurkezteko (hemen bideoa)

Hor agertzen diren hainbat ideia, klasean sarritan aipatutakoekin bat datoz. Zure formakuntza osatzeko, irudian sakatu eta arkibua jaitsi 😉

 

Posted in 2016-17, Maker, praktika berriak | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Emakumeak perfektuak izateko beharra…hezkuntzatik bultzatuta

Posted by Jon Bustillo on azaroak 8 (2016)

Bideo hau zoragarria iruditu zait, eta nire ikuspuntutik, irakasle guztiok ikusi eta mezua ondo barneratu beharko genuke. Eskola eta berarekin curriculuma, ebaluazioak (errubrika modernoak barne), itxiak diren hainbat baliabide, guraso (progreak baita),….berdintasunaren alde edo guztiz kontrakoa? Atera zure ondorioak.

Posted in 2015/16, praktika berriak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Kale egitea. Gaitasunak eskuratzeko atari bat.

Posted by Jon Bustillo on otsailak 5 (2016)

Hona hemen kale egiteak ikasketa prozesuan duen garrantzia goraipatzen duen artikulua. Idei hau ez da berria, aspaldiko pentsalaria eta hezitzaileek orain dela asko (hamarkadak eta mendeak) hauxe bera azpimarratzen zuten. Orian hainbeste hezkuntzarekin lotuta diren metodologia berriak, berrikuntza….. eta BIKAINTASUNA aipatzen direnean, sarritan ahaztu egiten dute kale egiteak duen balio hezitzailea. Ikasleei ez bazaie kale egiteko aukera eskaintzen (noski gero hura konpontzeko 😉 moztu egiten zaie gaitasunak eskuratzeko oso bide eraginkorra.

karen1

Captura de pantalla 2016-02-05 a las 10.46.17

Posted in 2015/16, Metodologia, praktika berriak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Robotika eskoletan…. Haur Hezkuntzatik hasita !!!! :-o

Posted by Jon Bustillo on ekainak 24 (2015)

Hona hemen La2 telebista katean egindako programa berezia. Hau ikusteko, irudian sakatu 😉

Captura de pantalla 2015-06-24 a las 08.45.34

Posted in 2014/15, Coding, praktika berriak | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Hurrengo ikasturteko Practicum IIa …… Scratchekin lotuta

Posted by Jon Bustillo on ekainak 18 (2015)

Hurrengo ikasturtean Practicum IIa Scratch garatu nahi duten Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan egiteko aukera ere izango da. Aurtengo esperientzia oso ondo baloratua izan da, bai Gasteizko Berritzegunetik, bai ikastetxeko tutore guztien partetik. Hau horrela izanda, iazko ikastetxeak aparte, beste bi eskola gehiago apuntatu dira.

Practicum II honek duen ezaugarri nagusia hauxe da, egin beharreko unitate didaktikoa Scratchekin lotuta izango da, tutorearekin proiektuak planifikatuz eta haurrekin klasean garatuz. Kasu askotan, gelan zuekin egindako proiektuak, maiatzean urtero egiten den ScratchEgunean erakusgai egongo dira.

Zure praktikaldian, joaten zaren eskolari egun asko baloratzen den ekarpen bat egin nahi badiozu, ez galdu aukera hau. Curriculum berrian aipatzen den bezala, ikasle guztiek programazioan eta robotikan oinarrizko gaitasunak bermatu behar dituzte, baina errealitatean hainbat ikastetxeko ikasleek (arrazoi ezberdinegatik) ez dute hau ikasteko aukera. Aldiz, zuen ekarpenarekin ikastetxe batzuetako ikasleek hau garatzeko aukera izango dute.

Hurrengo ikasturteari begira, Practicum IIa Scratcharekin lotu nahi dituzten ikastetxeen zerrenda, honako hau da:

CEIP OTXANDIO LHI.-PLAZA BAT

CEP ARANTZABELA IKASTOLA.-BI PLAZA

LAUDIOKO LAMUZA ESKOLAN.-BI PLAZA

CEP ABENDAÑO LHI IKASTETXEAN.-BOST PLAZA

CEP ETXAURREN LHI.-PLAZA BAT

MENDIALDEA IKASTETXEA-KANPEZU HERRIAN-.BI PLAZA

Captura de pantalla 2015-06-18 a las 17.01.18

Captura de pantalla 2015-03-15 a las 12.45.46 P_20150516_112228 P_20150516_130544 P_20150516_110549 P_20150516_130534 P_20150516_121531

Posted in 2014/15, praktika berriak, Scratch | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Jakin-mina asetzeko….. Ana Roderari galdetu ;)

Posted by Jon Bustillo on ekainak 15 (2015)

Hemen duzue Ana Roderak (@Anarodera) planteatu duen erronka, bera eta bere taldekideek prest agertu dira hezkuntzaren inguruko galderak jasotzeko eta ahal duten neurrian erantzuteko.  Asko eskertuko zuen zuetariko batzuk galderaren bat egitea (nik neureak eginak ditut !!!) . Sartu eta hezkuntzaren inguruan duzun jakin mina asetu  !!! Hori egiteko, irudian sakatu

Captura de pantalla 2015-06-15 a las 19.41.10

Posted in 2014/15, galdeketa, praktika berriak | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Polimatak eta Ekoizleak

Posted by Jon Bustillo on ekainak 4 (2015)

Hona hemen Tomás De Camino Beck-ek (@TomasDeCamino) egindako aurkezpena. Oso interesgarria bere planteamendua. Nola aldatu irakaskuntza-ikaskuntza?

Posted in 2014/15, Aurkezpena, praktika berriak | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Scratch & robotika proiektuetako gaitasunak

Posted by Jon Bustillo on maiatzak 5 (2015)

Mooc batean parte hartzen ari naiz eta materialen artean honako bideo hau aurkeztu digute. Agian zuen SITEan jartzen ari zareten Scratch proposamenak osatzeko material baliogarria izan daiteke. Bideoa ikusi eta aurten klasean bizi izan duzunarekin konparatu. Zein izan dira ikasle eta irakasleen rolak? Ze gaitasun aritu zarete lantzen? Badirudi, Europatik datozen proposamenak ez daudela batere urrun 😉

Posted in 2014/15, Ezagutzeko, MOOC, praktika berriak, Scratch, Teknologia berriak | Leave a Comment »

Irratigintza eta eskola

Posted by Jon Bustillo on martxoak 2 (2015)

Aurten irrati eskolen inguruko gradu bukaerako lan bat tutorizatzea tokatu zait. Asko dira irratia duten eskolak baina gutxi dira bitarteko honi etekin handia ateratzen dituztenek. Hona hemen, Hala Bedi irratian larunbatero Mikelek (@mikelsgartzia) bideratzen duen irrati saioa. Hor protagonista nagusiak Lehen Hezkuntzako ikasleak dira.

Screenshot from 2015-03-02 12:41:27

Posted in 2014/15, irakaskuntza, praktika berriak, Teknologia berriak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Ikastetxe demokratikoak: Pedagogia asko eta Curriculum gutxi ;)

Posted by Jon Bustillo on urriak 3 (2014)

Posted in 2014/15, irakaskuntza, praktika berriak | Leave a Comment »

Ikasketa kreatibo azpian dauden 4P-ak (Projects, Peer, Play, Passion)

Posted by Jon Bustillo on apirilak 26 (2014)

Zure 4P-ak noiz jartzen dituzu martxan? /// Zure formakuntzan, 4P-ak noiz jarri dira martxan? eta Praktiketako egonaldietan…. zenbat P ikusi dituzu martxan?

Etorkizunean zurekin izango diren ikasleei beraien 4P-ak martxan jartzeko asmoa duzu?

Erantzunak ez dira garrantzitsuena, bai ordea norberak hauei erantzuteko eramaten duen prozesua 😉

Creative learning

Posted in 2013/14, Ezagutzeko, Irakaslegoa, Metodologia, praktika berriak, Scratch | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Oso elkarrizketa interesgarria

Posted by Jon Bustillo on martxoak 21 (2014)

Atzo egindako “hangout” baten berri partekatu nahi dut. Honetan @alfredohernando -k “Escuela21” proiektuaren barruan munduan zehar ikusitako berrikuntzen berri ematen du eta honekin batera, gelan hamaika herrialdetako ikastetxeetan amankomunean gertatzen ari diren proposamen hezitzaileak. Finlandia, Korea, EEBB, Espainia, Uruguai, Brasil, Alemania,…. herrialde guztietan etengabe agertzen ari dira praktika berriak eta honekin klasean erabiltzen diren bitartekoak.

Ez galdu hurrengo bideoa eta “Escuela21” proiektuaren webgunea

Hau dena AulaBlog TV-ren eskutik 😉

Posted in 2013/14, Bideo hezitzailea, Ezagutzeko, Metodologia, praktika berriak | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Hezkuntza sistema Vs. haurren (gizartearen) beharrak

Posted by Jon Bustillo on azaroak 15 (2013)

Pantallazo-2

Posted in 2013/14, irakaskuntza, praktika berriak | Leave a Comment »

Beharrezko hiru aldaketa (nire ustetan ;)

Posted by Jon Bustillo on urriak 1 (2013)

Posted in 2013/14, irakaskuntza, Irakaslegoa, Metodologia, praktika berriak | Leave a Comment »

Gure ikasgaiaren izena aldatu beharko genuke?

Posted by Jon Bustillo on maiatzak 5 (2013)

Jarraian jarrita dagoen bideoa ikusita, lotsa pixka bat sentiarazi dit gure ikasgai Teknologia Berriak deitzea !!! Oraindik blogak, pixton, … eta Scratch 1.4 (Hurrengo astean Scratch 2.0 askatuko dute denontzat) irakasten gabiltza. Hauek “berriak” beste momentu batean izan ziren, baina egun ez dira. Asma ezazue zer litzateke irakaskuntza bideoan agertzen dena orokortuko balitz !!!

Posted in 2012/13, Ezagutzeko, praktika berriak, Teknologia berriak | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Euskoa Jaurlaitzak bultzatu nahi duen “sarezkuntza” proiektua

Posted by Jon Bustillo on apirilak 18 (2013)

Egun hauetan zenbait sare sozialetik “sarezkuntza” kontzeptua irakurri dut. Hau irudikatzeko, Mikel Agirregabiriak egindako post honek primeran datorkit  !!!

Pantallazo-2

Mila esker Mikel (@agirregabiria)

Posted in 2012/13, irakaskuntza, praktika berriak, Teknologia berriak | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

SOLE (Student Oriented Learning Environment)

Posted by Jon Bustillo on martxoak 16 (2013)

Sugatra Mitak egindako ekimena da, eta bere asmoa zera da, munduan zehar ikasleek garatutakoa inguru hezitzaileen adibideak jasotzea. Honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue, hemen duzue esteka interesgarri bat Pantallazo-1

Urteak daramat, honen inguruan bueltaka, eta klasean honetara hurbiltzen saiatu naiz, ondorioak zeintzuk diren oso ondo jakin gabe. Momentu honetan egiten ari zareten “wiki ikasketak” hori litzateke, eta neurri txiki batean ere akreditazio orriaren garapena. Hona hemen 6 urteetako ikasleek munduaren berotze prozesuak animaliengan duen eragina azaltzeko egin duten lana (Wikia garatzea baino askoz konplikatuagoa !!!!).

Adibide honen ingurukoak

Eskola in the cloud !!!

Azkenik, ekimen honen inguruan ateratako ondorioen kontrakoak ere badira ;-), beti bezala, egia ez da norbaitek poltsikoan duen zerbait,… denen artean garatzen den zerbait da (egiaren ikuspegi soziala). Hona hemen Sugatra Mitraren lana kritikatzen dutenen ingurukoak. Artikulua eta Blogune bateko ekarpena

Pantallazo

Posted in 2012/13, irakaskuntza, PLE, praktika berriak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

“Irakasle, irakasleen artean” filma (erderaz)

Posted by Jon Bustillo on otsailak 10 (2013)

Ezin duzue hau ikusi gabe utzi !!!! Oso hausnarketa, gogorra, polita, sakona !!! irakaskuntzaren inguruan. Nire ustez eskolako irakasle & ikasle guztiek filma ikusi beharko genuke. Azpian agertzen diren mezuen artean… bat izugarri gustatu zait. Autogarapena Vs. Ezagutza. Zer sentitu duzun, zer dakizunaren aurrean jarriz !!!

Filmaren inguruko elkarrizketa:

Oinarrian aktorea eta irakaslea denak egindako liburuaren esteka (doakoa da liburua)

Filme/liburu honen inguruan…, nota igotzeko proposamenak onartuko nituzke !!!!!

Anima zaitez !!!!

Posted in 2012/13, Ezagutzeko, irakaskuntza, Irakaslegoa, motibazioa, praktika berriak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Frikids by Susanna Tesconi

Posted by Jon Bustillo on otsailak 7 (2013)

Pasadan abenduan egindako jardunaldietan, Susanna Tesconi gurekin izan zen. Jakinda off-line ikustea ez dela gauza bera (galdetu han izandako klasekidei), hemen duzue egindako grabaketa.

Beti bezala, bideoa ikusteko irudiaren gainean sakatu.

Pantallazo

Posted in 2012/13, Ezagutzeko, praktika berriak, Teknologia berriak | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Zaharrak berri !!!!

Posted by Jon Bustillo on urriak 6 (2012)


By Néstor Alonso

Posted in 2012/13, irakaskuntza, praktika berriak, Teknologia berriak | Leave a Comment »

 
%d bloggers like this: