Hezkuntzari bideratutako teknologiak

Gasteizko Magisteritza Eskolan

  • Tomato Timer

  • Wix Erregistroa

  • Zuen WIX zerrenda

  • #25N

    Genero indarkeria

  • Gaitasunak

  • JEDI II

  • Blog Stats

    • 111.316 hits
  • Etiketak

    "Harlem Shake" #TEDSOLE 3D inprimagailuak Ebidentziak Eskola 2.0 iktmagisteritza internet Jordi Adell Kode-Eskola Kreatibitatea makeymakey Marta Ferrero Mitch Resnick Máster Secundaria neurona ispiluak PLE robotika Scratch Susanna Tesconi zientzia
  • Argitaratutakoa

Archive for the ‘2013/14’ Category

Marta Cerverak emandako hitzaldia

Posted by Jon Bustillo on Irailak 16 (2014)

Hona hemen Marta Cerverak emandako hitzaldi zoragarria. Etortzeko aukera edo gogoa izan ez bazenu, agian etorritako klasekideen komentaketak entzun ondoren hura ikusteko gogoa piztu zaizu. Hitzaldia bideoan ikustea edo zuzenean ikustea ez dauka konparatzerik, hau da kontzertu bat bideoan ikustea edo zuzenean ikustea bezala. Edozein kasutan, bideoan ikustea ezer baino gehiago bada.

Beti bezala, bideoa ikusteko irudian sakatu

Captura de pantalla de 2014-04-10 18:17:31Azkenik, bere hitzaldia gustukoa izan ba duzu esker onekoa da berari hau adieraztea, irakaskuntzan sarritan ahaztu egiten zaigu eskerrik asko esatea. Horretarako bere emaila edo bere twitterra erabiltzea zure esku dago !!! Nik dagoeneko eskerrak eman dizkiot 😉

1508583_10202157767160782_1556448256039211021_n

Posted in 2013/14, hitzaldia | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Irakasleen 11 ezaugarri (ikasleen ikuspuntutik)

Posted by Jon Bustillo on abuztuak 7 (2014)

Hona hemen Bartzelonako ikastetxe batean egindako ikerketa bat. Honetan ikasleek irakasleek izan beharko zituzten 11 ezaugarri aipatzen dituzte. Marta Cerverak azpimarratzen duen bezala deigarri  izaten da nola “pertsona orekatuak” eskatzen dituzten, irakaslegoaren garapen pertsonala gehien estimatzen den ezaugarria bihurtuz.

Captura de pantalla de 2014-08-07 10:17:25

Posted in 2013/14, Irakaslegoa | Leave a Comment »

Francisco Morak emandako hitzaldi zoragarria

Posted by Jon Bustillo on uztailak 20 (2014)

Jakin mina piztu egin bazaizu, hemen duzu hitzaldian aurkeztu dena, liburu zoragarri batean.

Posted in 2013/14, hitzaldia, neurotzientzia | Leave a Comment »

Magisteritzako ikasketeetan: eskakizun maila txikia? nota altuegiak?

Posted by Jon Bustillo on uztailak 16 (2014)

Magisteritzako graduetan dauden gainditze tasak eta bataz besteko notak kolokan jartzen zuten atzo argitaratutako post batean. Hor agertzen diren datuei erreparatuz, ikasketak hasten direnen artean %90ak baino gehiago lehen saiakeran dena gainditzen dute. Baita, batazbesteko notak 7,46 Haur Hezkuntzan eta 7,35 Lehen Hezkuntzan dira. Irudian ikusi daitekeen bezala gradu guztien artean hauek dira kalifikazio hobeenak lortzen dituztenak (irudian ikusi). Hori ez dator bat karreran sartu baino lehen ikasleek izan zituzten notekin, beraz artikuluan aipatzen den bezala, edo Magisteritzako irakasleak oso oso onak gara…. edo notak oparitu egiten ditugu !!! Zer iruditzen zaizu?

Artikulu osoa irakurtzeko hemen sakatu. Hau garatzeko erabilitako datuak hemen dira.

Captura de pantalla de 2014-07-16 19:59:38 Captura de pantalla de 2014-07-16 20:14:24

Arazoa ez da erraza konpontzeko (konpondu behar bada !!!), hor parte hartzen dute Unibertsitateak (Kalitate irispideekin), irakaslegoa eta bere eskakizun maila, ikasketa hauek aukeratzen dituzten ikasleen perfila eta hautaketaren arrazoiak, irteera-ibilbide profesionalak, gizartean ikasketa hauek duten ospea,…

Edozein kasutan, burura datorkit, klasean Scratchekin lanean geundela, ikasle talde batek esandako esaldi hau: “Joeeeeee, ez pasatu….. Magisteritzan gaude !!!” Nonbait justifikatuta ikusten zuten eskakizun gutxiko ikasketa batzuetan matrikulatuta zirela 😦 Badirudi irakasle izateko nahikoa dela matrikulatzearekin 😮

Posted in 2013/14, Ebaluazioa, Irakaslegoa | Leave a Comment »

Klaseko bloga Salamancan ;)

Posted by Jon Bustillo on uztailak 9 (2014)

Aurreko astean Peñaranda de Bracamonten izan nintzen Scratch ikastaro bat ematen (Educa14) eta bitxia izan zen hainbat pertsonen erreakzioa lehen aldiz euskarazko blogune bat ikusterakoan 😉

Captura de pantalla de 2014-07-09 10:13:23

Posted in 2013/14, jardunaldiak, Scratch | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Ez ikasi programatzen…. pentsatzen ikasi !!!!

Posted by Jon Bustillo on uztailak 7 (2014)

Screenshot from 2014-07-07 13:48:05

Mila esker Susanna 😉

Posted in 2013/14, Coding | Leave a Comment »

Scratch begirale izateko aukera ezin hobea (Donostian)

Posted by Jon Bustillo on ekainak 24 (2014)

Hona hemen hurrengo egunetan Donostiko “Kode-Eskolan” egingo den ikastaro bat. Honen helburua aurrerago begirale izateko Scratch bitartekoarekin trebatzea da. Magisteritzan ikusitakoarekin ikastaroan emango dena ezaguna egingo zitzaizue, aukera izanik bai sakontzeko, bai haurrentzako dinamikak prestatzeko. Ikastaroa burututa, bertan begirale lanak egiteko aukerak ere egon daitezke. Apuntatzerakoan Gasteizko Magisetik zoazela esaten baduzu hobe 😉

Gehiago jakiteko, beti bezala irudian sakatu.

Captura de pantalla de 2014-06-24 22:19:15

Posted in 2013/14, Scratch | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Galderak egiteko ohitura… landu !!!

Posted by Jon Bustillo on ekainak 18 (2014)

Galderak egiteak, duen indar hezitzailea sarritan ahaztu egiten da. Gure hezkuntza sisteman “galdera uneak edo txokoak” ez dira gehiegi bultzatzen, nagusiki ikasgaiak bukatzeko premia, beharra,…. dagoelako. Zer da interesgarriagoa, ikasketa planan agertzen diren ikasgaiak bukatzea edo galderek dakarten jakinmina piztea? Biak garrantzitsuak izanik, gure geletan biontzat lekua bermatu beharko genuke.

Honen haritik, hona hemen asko gustatu zaidan galdera sorta hau: (Carlos González Pérez eginak )

TU LISTA DE PREGUNTAS INQUIETANTES

“¿Qué sentido tiene querer mejorar el mundo sin haber comprendido los mecanismos por los cuales generamos nuestros propios dramas cotidianos …? ¿Qué estamos entendiendo realmente de la historia si somos incapaces de entender nuestra propia vida …? ¿ Qué tipo de medicina es aquella que siguiendo unos protocolos diagnostica sin saber nada de la vida del “paciente” y que hace de las estadísticas más una superstición que un recurso matemático …? ¿A qué conduce una educación dirigida a mantener una cultura renunciando a la creatividad de los alumnos para cambiarla …? ¿Qué sentido tiene enamorarse de alguien sin entender nuestras emociones, sin conocer los estados de necesidad de nuestro propio ego …? ¿Qué lógica tiene que padres y profesores claramente infelices den lecciones a sus hijos y alumnos sobre lo que les conviene …?
Preguntas inquietantes que todos podemos hacernos, pero … la pregunta más inquietante de todas es ¿por qué no nos las hemos formulado antes, por qué no aparecieron ya en nuestra educación …? No fuimos educados para despertar la mente. sino para dirigirla hacia un paradigma en el que el juego consiste en no saber quiénes somos, en desconectar nuestro ego de nuestra esencia, en renunciar a nuestra propia sabiduría para dar paso a una jerarquía de autoridades que someten nuestra inteligencia a unas determinadas creencias. En definitiva, fuimos educados como seres humanos desempoderados.
Pero algo está cambiando en nuestro interior: empezamos a hacernos preguntas como las anteriores, preguntas inquietantes para una educación en autoridades, preguntas dirigidas a liberar nuestra inteligencia de las cajas de las creencias limitantes en las que fuimos educados.
Querido lector, las preguntas referidas anteriormente son sólo la primera tanda, la siguiente tanda aumentan su impacto sobre la línea de flotación de la educación que recibimos, son las más comprometidas con nuestra vida, he aquí la pregunta semilla de todas ellas: ¿a qué creencias hemos cedido nuestra identidad, a qué banderas hemos entregado nuestra libertad en aras a sentirnos reconocidos por el grupo …? Para alcanzar la cima de ser humano empoderado es necesario formularse esta segunda tanda, y tener el valor de asumir en nuestra vida las respuestas obvias que iremos obteniendo. ¿Te apetece vivir esta gran aventura …liberar tu inteligencia para conectarla con tu propia sabiduría y de esta forma superar la educación en autoridades que recibiste …? Si es así, ya puedes ir haciendo tu lista de preguntas inquietantes … “

La Danza de la Vida

 

Posted in 2013/14, Ezagutzeko, irakaskuntza | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Hezitzeko beste modu baten beharrean

Posted by Jon Bustillo on ekainak 6 (2014)

Hona hemen Rafael Narbonak idatzitako post eder bat. Hortik, honako paragrafo hauek hemen txertatzea egokia iruditu zait.

Captura de pantalla de 2014-06-06 22:43:46Captura de pantalla de 2014-06-06 22:45:14 Captura de pantalla de 2014-06-06 22:44:40

Testu osoa irakurtzeko hemen sakatu

Posted in 2013/14, irakaskuntza | Leave a Comment »

Ebaluazioa

Posted by Jon Bustillo on maiatzak 23 (2014)

Jada, zuen lanen ebaluazioa eginda dago eta idazteko garaian egon daitezkeen akatsak salbu, hauek dira GAURera joango diren notak. Zuen artean badira lan bakar bat modu egokian ez entregatzeagatik, “egiteke” geratu direnak. Hauen kasuan, hau konpontzeko hurrengo azterketa data arte izango zuten. Espedientean, lehen deialdian “ez aurkeztua” agertuko da (ez da gutxi jartzen)  eta bigarrengoan (noski, lanak ondo eginak badaude) orain taulan duzuena jarriko da, hau da, egindako lan guztiak zenbatuz (azken zutabean dagoena “balorazio partziala”). Adibidez, norbaiti Scratch geratu bazaio berriz egiteko eta tramoak (proiektuak) eginak baditu, hauen balorazioa errespetatuko da, taldekideen nota bera eskuratuz.

Nota errebisatzeko data, hurrengo asteko ostiral goizean izango da (maiatzak 30), 10-13 bitartean.

 

 

Posted in 2013/14, Ebaluaketa | Leave a Comment »

Maiatzak 17. ScratchDay

Posted by Jon Bustillo on maiatzak 14 (2014)

Hurrengo larunbatean (maiatzak 17) ScratchDay ospatzen da (gure kasuan ScratchEguna). Aukera baduzu, Bilboko Alhondigara edo Gasteizko Artiumera hurbildu, hor haurrak Scratchekin zer egiteko gai diren ikusteko aukera izango duzu.

Hurrengo irudian Artiumen egingo den ekitaldiaren egitaraua :

Screenshot from 2014-05-14 16:51:55

Posted in 2013/14, Scratch | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Dokumental interesgarria !!!

Posted by Jon Bustillo on maiatzak 5 (2014)

Ikusi eta zure iritsia atera 😉

Screenshot from 2014-05-05 11:55:15

Mila esker @tiscar 🙂

Posted in 2013/14 | Leave a Comment »

Zure Site ikusteko bete beharreko formulategia

Posted by Jon Bustillo on apirilak 27 (2014)

Zuen lanak ikusteko, egindako “Site”aren helbide elektronikoa beharrezkoa dut. Hauek jasotzeko honako formulategia betetzea ezin bestekoa da. Ez ahaztu zure “Site”a ikusgai jartzea (partekatuta) bestela “ez aurkeztua” bezala agertuko zara. Bestalde, klasean garatzen ikusi ez ditudan lanak, norberak eginak direla baieztatu behar dut, eta horretarako kasuan kasu, aurkeztutakoaren gainean galderak edo aldaketak egitea eskatuko ditut. Adibidez, klasean garatzen ikusi ez dudan Scratch proiektu batean, hau ikusita, horren gainean aldaketa batzuk edo egindakoaren gainean azalpenak eskatuko ditut.

instantánea1

Posted in 2013/14, Ebaluaketa | Leave a Comment »

Ikasketa kreatibo azpian dauden 4P-ak (Projects, Peer, Play, Passion)

Posted by Jon Bustillo on apirilak 26 (2014)

Zure 4P-ak noiz jartzen dituzu martxan? /// Zure formakuntzan, 4P-ak noiz jarri dira martxan? eta Praktiketako egonaldietan…. zenbat P ikusi dituzu martxan?

Etorkizunean zurekin izango diren ikasleei beraien 4P-ak martxan jartzeko asmoa duzu?

Erantzunak ez dira garrantzitsuena, bai ordea norberak hauei erantzuteko eramaten duen prozesua 😉

Creative learning

Posted in 2013/14, Ezagutzeko, Irakaslegoa, Metodologia, praktika berriak, Scratch | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Nafarroan lan egiteko asmoarekin? Scratch your mind ;)

Posted by Jon Bustillo on apirilak 25 (2014)

Captura de pantalla de 2014-04-25 16:27:34

Posted in 2013/14, Scratch, Teknologia berriak | Leave a Comment »

Gela honetatik pasatutako ikaslea, Girls@Tech bideratzen !!!!

Posted by Jon Bustillo on apirilak 20 (2014)

Egunkarian hemengo ikasle bat (@JanireMontes) neskei teknologia irakasten ikustea…. eta MakeyMakey erabiliz !!! Gozadaaaaaaa. Lastima artikulua egin dutenei ahaztu egin zaiela esatea nondik ateratzen diren lan horretarako dauden begirale aproposenak (promozi-ON mode).

Captura de pantalla de 2014-04-20 12:53:06

Posted in 2013/14, Ezagutzeko, Teknologia berriak, Udaleku teknologikoak | Leave a Comment »

Irakaskuntzaren erronka: Googleen agertzen ez den zerbait irakastea !!!

Posted by Jon Bustillo on apirilak 13 (2014)

Hona hemen bideo interesgarri hau:

“Conformarse con lo que aprendimos en la universidad, es un pasaporte seguro a la irrelevancia profesional en muy pocos años” (@agalorda)

Posted in 2013/14, hitzaldia, Irakaslegoa | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Apirilak, 8an Marta Cervera dugu gurekin (1-1 gelan)

Posted by Jon Bustillo on apirilak 6 (2014)

Ez galdu aukera !!!

Captura de pantalla de 2014-03-30 20:31:54

Posted in 2013/14, hitzaldia | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

PISA txosten berria —> hezkuntzan egin beharreko hobekuntzak

Posted by Jon Bustillo on apirilak 2 (2014)

Klasean ez dira gutxi izan Scratch, Code.org, MakeyMakey,…. eta antzeko bitartekoen erabilgarritasuna eskoletan ikusten ez zutela adierazi dutenak. Bide beretik, askok esaten duzue praktiketako egonaldietan horrelako bitarteko eta metodologiak ez dituzuela ikusi. Izan dira ere programatzea jakitea (Scratch mailan, ez gehiago !!!)  egun irakasle izateko beharrezkoa ez dela ozenki esaten dutenak. Azken PISA txostenean agertzen diren emaitzak ikusita, horrelako bitartekoek izan dezaketen garrantzia (erabilpenaren arabera noski !!!) metodologiaren aldaketan uste dut argi geratzen dela. Horrela izanik eta nire ustetan, ikasle berrien formakuntzan bitarteko hauekin maneiatzeko gaitasuna bermatu behar da.

Hona hemen “El Pais” egunkaritik ateratako bi irudi. Hemendik lau ideia azpimarratu nahiko nituzke:

  • Gure ikasle garaian ezagutu genuena XXI. mendeko irakaskuntzan aritzeko  ez du balio eredu moduan
  • Aldaketa metodologikoak gauzatzeko irakaslegoa metodologikoki eta teknologikoki formatu behar da (neurri handi batean bere kabuz)
  • Ikasketa planak  oraindik gehiegi begiratzen dute edukiei eta ez edukiak erabiliz agertzen diren ekoizpen prozesuei
  • Ebaluazioa tresna hezitzaile bezala erabiltzeko beharra eta ez “sailkatzeko

 Irakas

hacer

 

 

 

PISA ariketak frogatu eta atera zure ondorioak 😉

Hurrengo irudian sakatuta PISA galderak erantzuteko aukera izango duzu… eta ikusiko duzun bezala, hor eskatzen diren gaitasunak, ez dira liburuekin lantzen, hauek esperientzi zuzenaren bidez eta simulazio digitalen bidez lortzen dira.

Pisa

Posted in 2013/14, PISA | Leave a Comment »

Montessori ez da jaki italiarra ;-)

Posted by Jon Bustillo on martxoak 23 (2014)

Hona hemen Montessori metodoaren inguruko ekarpen bat. Hau irakurrita ez pentsa metodoa ezagutzen duzula, bakarrik honen usaina txikia hartu duzu. Interesik baduzu, hobeena Montessorik idatzitako libururen bat irakurtzea da. Hemen duzu Maria Montessoriren inguruan liburutegian eskuragarri dauden liburuak. Beti bezala, gehiago irakurtzeko irudian sakatu.

Captura de pantalla de 2014-03-23 20:04:48

 

Posted in 2013/14, Ezagutzeko, irakaskuntza, Metodologia | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »